'Fikzioaren izterrak' ipuin liburua atera du plazara Ur Apalategik

'Fikzioaren izterrak' ipuin liburua atera du plazara Ur Apalategik https://www.gaztezulo.eus/albisteak/fikzioaren-izterrak-ipuin-liburua-atera-du-plazara-ur-apalategik/@@download/image/20101018163Ur_apalategi.JPG
2012/12/13
berria
'Fikzioaren izterrak' ipuin liburua atera du plazara Ur Apalategik
Euskal literaturaz, bizitzaz, iraganaz eta bikote harremanez dihardu Donibane Lohizunen bizi den idazleak. Haren hitzetan, trilogia moduko bat itxi du liburu honekin, Gauak eta hiriak eta Gure Gauzak S.Aren ondotik.

Iban Zaldua idazleak gertutik jarraitu du Ur Apalategik eginiko lana, liburuaren aurkezpenean esan du urteko libururik onenetakoa dela, ipuinak borobilak direla goraipatu du, eta Bernardo eta Ramon titulupekoa liburuaren "singletzat" jo du, disko batekin alderatuz. Ur Apalategik unibertsitatean lan egiten du literatur kritiko. Zalduak nabarmendu du oso literatur kritiko gutxik lortzen dutela fikziozko lan txukunak plazaratzea, eta Ur Apalategik, hain justu, hori erdietsi du.
Ur Apalategik urriko GAZTEZULOko Atzera begira sail berezian parte hartu du. Ostiralean izango duzu kioskoan eskuragarri