Figueiredo Txostena

Figueiredo Txostena https://www.gaztezulo.eus/albisteak/figueiredo-txostena/@@download/image/mundua_rio_de_j_1370509698.jpg
2013/06/10
albiste-laburra
Figueiredo Txostena
Rio de Janeironn dagoen Brasilgo Indiarren Museoan aurkitu dute ustez orain dela 45 urte zirkunstantzia arrarotan desagerrarazitako Figueiredo Txostena. Garai hartako Barne Ministroak agindutako informeak 40ko, 50eko eta 60ko hamarkadetan Brasilgo indigenen aurkako sarraski gupidagabeak deskribatzen ditu detailera; hilketak, torturak, esklabutza, gerra bakteriologikoa, bortxaketak, lurren desjabetzea... 7.000 orrialde hauek argitaratu zirenean, atsekabea sekulakoa izan zen, erakutsi zutelako lurjabe boteretsuak ez ezik Indigenen Babeserako Zerbitzua ere, Gobernua bera alegia, egon zela eraso haien atzean.