Fight Club: faxista ala iraultzailea?

Izenburua: Fight Club (1999).
Zuzendaria: David Fincher.
Aktoreak: Edward Norton, Brad Pitt, Helena Bonham Carter.
Zinema komertzialaren bazterbide batetik, David Fincher estatubatuarrak film interesgarriak egiten ditu duela 15 urtetik. 1995ean Seven thrillerarri esker egin zen ezagun Fincher. Aurten bertan, Zodia film berriarekin, sasoi onean dagoela erakutsi du.
Fincherren filmografia labur baina gomendagarrian, 1999ko film honek sortu du polemika handiena. Fight club kultuzko filma da askorentzat, eta batzuek A clockwork orange (Stanley Kubrick, 1971) ospetsuarekin ere konparatu dute. Beste zenbaitentzat, aldiz, biolentziaren apologia merkea egiten du. Faxista adjektiboa ere erabili dute batzuek Chuck Palahniuk idazlearen eleberri batean oinarritutako istorio hau definitzeko. Haien ustez, Fight club-ek biolentzia zentzugabea sustatzen du. Eta egia da: zuzendariak ez zuen odola ezkutatzerik nahi izan.
Sailkapen errazen gainetik, ordea, XXI. mendeko gizartearen erretratu gordina da filma. Gaur egungo talaiatik ikusita, ez da kasualitatea Fight club 1999koa izatea. Fincher-en lana mende amaierako gizarte krisiarekin jarrera apokaliptikoetan erori gabe lotuta dago; mendebaldeko gizartearen etsipenaren ispilu zikina da.
Nihilismoa da Brad Pitt eta Edward Norton aktoreek antzeztutako pertsonaien ipar-orratza. Biek modu bakarra aurkituko dute egunerokotasunetik ihes egiteko: legez kanpoko borrokaldiak. Hain justu, horixe da Fight club honek agerian uzten duen beste alde bat: jarrera nihilista horien arrisku ikaragarria. Edozein unetan mesias moduko bat agertzen ahal da Brad Pitt, Fincheren aktore kuttuna, eta jendearen amorrua bere nahietara molda dezake. Baina, akaso, filma ez da ez horren faxista, ez horren nihilista.
Ideologiaz haratago, teknikoki oso ikusgarria da Fight club; bizia eta koloretsua. Bestalde, The Dust Brothers bikotearen musikak ondo janzten ditu filmaren eszena indartsuak.