Fidelen bizarra

Fidelen bizarra https://www.gaztezulo.eus/albisteak/fidelen-bizarra/@@download/image/10p4-1.jpg
2012/12/13
berria
Sansoni adatsak indarra ematen ba-zion, askoren ustez, bizarra da Fidel Castroren indarraren sorlekua. Auskalo EEBBetako CIA Castrori bizarra kentzeko substantzia baten bila ez ote den ibili. Dena den, baliteke Kubako agintaria bizarrik gabe uztea errazagoa izatea. Castrok duela gutxi esan duenez, EEBBek Kubaren kontrako boikota bertan behera utziz gero, berak bizarra egingo du. Susmoa dugu, Bushekin eta enparauekin, ez ote duen azkenean Fidelek bizarra zapaldu beharko...