Fidel Castroren alaba

Fidel Castroren alaba https://www.gaztezulo.eus/albisteak/fidel-castroren-alaba/@@download/image/2012216974Castro_s_Daughter_Micahel_Radford_Antonio_Banderas.jpg
2012/12/13
berria
Michael Radford (Il Postino, 1994) zuzendariak Castro's Daughter izenburudun filma errodatuko du. Alina Fernandezen istorioa kontatuko du, Fidel Castrok ezkontzatik kanpo izandako alabaren istorioa. 1993an Kuba utzi zuen Alinak aitaren ideiekin bat ez zetorrelako eta ordutik erregimenaren kritikaririk gogorrenetakoa bihurtu da. Castroren papera Antonio Banderasi eskaini diote eta gidoia Bobby Moresco (Crash, 2004) Oscar irabazleak eta Nilo Cruz Pulitzer irabazleak idatziko dute.