Fidel, aspaldiko partez

Fidel, aspaldiko partez https://www.gaztezulo.eus/albisteak/fidel-aspaldiko-partez/@@download/image/2010997110fidel_castro__Foto-_Roberto_Chile.jpg
2012/12/13
berria
Fidel Castro itzuli da. Gaixorik zegoela, aginte makila utzi zion Raul anaiari duela lau urte. Azken hilabeteotan, aldiz, toki publiko batean baino gehiagotan izan da, uniforme berdea soinean. Hona hemen Julio Soto bertsolari nafarrak iraileko GAZTEZULOn idatziriko bertsoak.

Ipini zaizunean
alde korrontea
txandala kendu duzu
beharra, zortea?
Berriz eman duzu mahai
gainean kolpea
askok nahi lukenean
hilda egotea

Luzarorako behar
zaitugu gurekin
besarkada bat Fidel,
dakizuna egin
munduan zoriona
barreiatu dadin
behar izango dira
bi begi desberdin