Fever Pitch (Amor en juego / Match parfait) **

Fever Pitch (Amor en juego / Match parfait) ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/fever-pitch-amor-en-juego--match-parfait/@@download/image/55p56-5.jpg
2005/09/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendariak: Peter eta Bobby Farrelly. Aktoreak: Drew Barrymore, Jimmy Fallon, Jason Spevack, Jack Kehler. Generoa: komedia. Herrialdea: AEB. Urtea: 2005. Iraupena: 103 minutu.  
55.zenbakia
Fever Pitch (Amor en juego / Match parfait)   **
AEBetako zinemak azken hamarkadetan emandako bikote ganberroena: horratx Farrelly anaiak! There’s Something about Mary filmean Cameron Diaz eta Ben Stiller aktoreak dantzan jarri zituztenetik, farrellytarrek etekin ederra atera diote haien umore eskatologikoari. Kasu honetan, baina, komedia erromantiko batekin datozkigu farrellytarrak. Lindsy gaztea pozez txoratzen dago ezagutu berri duen mutilarekin. Egia esan, gizon perfektua dirudi: atsegina, goxoa, langilea,…errealitatea bestelakoa da, ordea. Boston Red Sox beisbol taldea da gizonezko horren kezka ia bakarra. Mutilak aukera egin beharko du, jakina: beisbola ala neska-laguna. Komedia eskatologikoak utzi eta komedia txolinetara igaro zaizkigu Farrellytarrak. Nolanahi ere, haien komediak —eskatologikoak ala txolinak izan— eskasak dira ia beti.