Festarik festa

Euskal Herriko hamaika herritan ospatzen ari dira jaiak. Hona hemen, GAZTEZULOren proposamen batzuk asteburuari begira. Jantzi blusa, zapia edo dena delakoa eta festara!
Gasteiz: Bete-betean dira Andre Mari Zuriaren festak. Gaur, 18:00etan Mister eta Miss Blusa aukeratuko dituzte eta musika eskaintza indartsu dator: Audience txosnetan eta Doctor Deseo foruen plazan. Ikusi egitarau osoa.
Bera: Besten azken arnasa izanen da asteburuan Gaur Katiuska jaurtiketa izango da Kukañako zubian 20:30ean eta bihar, besteak beste, bertso triki poteoa, 20:00etan Beñat Gaztelumendi eta Julen Zelaieta bertsolariekin.
Leitza: Larunbatean hasiko dira festak. 20:00etan zabalduko dute karpa eta aurretik kalejira erreibindikatiboa eginen dute. Igandean, gorputza astintzeko aukera izango da 20:00etatik aurrera Trikidantz taldearekin.
Sunbilla: Aizkolariak eta harrijasotzaileak ariko dira igandean, 18:30ean. Jaien ekitaldi gehienak, dena dela, iristeke daude; asteartetik larunbatera bitartean izango dira.
Kanbo: Gaurtik izanen da besta giroa herrian. Erran gabe doa denetik egongo dela. Hasteko, gaur gauean zikiro jatea.