Festa ezezagunen etxean

Festa ezezagunen etxean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/festa-ezezagunen-etxean/@@download/image/49p5-1.jpg
2012/12/13
berria
Festa ezezagunen etxean
Bidaia luze batetik etxera itzulitakoan, emakume mexikar batek egundoko ezustea hartu du. Gazte batzuek festa itzela antolatua zuten bertan! Lorategian botilak eta altzariak ikusi ondoren, emakumeak azalpenak eskatu zizkion gazte bati, eta gazteak, bera gonbidatua besterik ez zela esan zion. Polizia bertaratu zenean, beste gazte batek etxearen jabea zela esan zuen, eta giltzak erakutsi zituen. Azkenean, poliziak lau lagun atxilotu zituen.