Festa alternatiboa Baionan!
Willis Drummond, 2zio, Zea Mays... gorde zita, uztailak 25-29!
Baionako Gazte Asanbladak aurtengo Baionako festentzat antolatu duen egitarau alternatiboa aurkeztu du. Jaia uztailaren 25etik 29ra bitarte egingo dute, eta zuzenean izango dira Willis Drummond, 2zio eta Zea Mays taldeak.
Urtero bezala, besta euskaldun, herrikoi eta parekideak antolatu ditu Gazte Asanbladak; Patxa plazan izango da festa, eta asteburuan gunera sartzeko ordaindu beharko dela gogorarazi dute. Animatu!