Festa ahaztezina izan da!

Lehenik eta behin, eskerrik asko urteurrena gurekin ospatzera hurbildu zineten denei, aupa zuek! Bestalde, barkamena eskatu nahi diegu leku eta adin kontuak tarteko kalean geratu ziren 400 lagunei. Neurri horiek Kafe Antzokiak hartzen ditu kontzerturen bat dagoen bakoitzeko araudiari jarraiki eta, beraz, ez zegoen GAZTEZULOren esku ezer aldatzea edo konpontzea. Espero dugu sartu ziren 600 lagunek primeran pasatu izana, gu behintzat oso pozik geratu gara.
Hementxe dituzu Esne Beltzaren kontzertua hasi aurretik atera genizkizuen argazkietako batzuk, eta gainerakoak gure Facebooken dituzu. Han izan bazinen, bilatu zure argazkia, eta tageatu!
Hementxe dituzu Esne Beltzaren kontzertua hasi aurretik atera genizkizuen argazkietako batzuk, eta gainerakoak gure Facebooken dituzu. Han izan bazinen, bilatu zure argazkia, eta tageatu!