Fernando Alonso: “"Lubrifikatzaileak osagai erotiko onenak dira"

Fernando Alonso: “"Lubrifikatzaileak osagai erotiko onenak dira" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/fernando-alonso-quotlubrifikatzaileak-osagai-erotiko-onenak-diraquot/@@download/image/20101146641fern_1361956220.jpg
2010/11/05
elkarrizketa
Raul Perez
Fernando Alonso: “"Lubrifikatzaileak osagai erotiko onenak dira"
Auto pilotuarekin izen-abizenak partekatzen ditu IruÑeko Sexhaizegoa denda erotikoko nagusiak. 1 Formulako gidaria bezain ausarta denik ezin ukatu, inguruan horrelako dendarik ez zegoenean urratsa egin baitzuen, 1994an. "Denda irekitzeko zalantzarik ez nuen izan, nahiz eta Udalak traba batzuk jarri zizkigun".

Zer moduz doakizue sex shopa? Barkatu, denda erotikoa esan nahi nuen…
Ez, gurea ez da inoiz sex shopa izan. Gauza ilunak datozkigu burura sex shop hitzak esanda, eta batez ere emakumeak erakartzeko gureak denda arrunta behar zuela izan oso garbi izan dugu betidanik.

Zer saltzen zenuten hasieran?

Saltzen eta alokatzen genituen pelikulak eta kabinak ziren gure indargunea.

Eta orain?

Bola txinatarrak, sexologoak eta ginekologoak etengabe aholkatzen ari direlako; eta lubrifikatzaileak, guk 15 urte daramatzagu matraka ematen: hori da osagai erotiko onena.

Zeren bila doaz gazteak zuengana?

Gazteek ez dute dirutza gastatzen. Zaporedun lubrifikatzaileak, bibragailu txikiak, tangak... erosten dituzte.

Zeintzuk dira berrikuntza nagusiak?

C itxuradun we-vibe bibragailua –sarketa ahalbidetzen du– eta klitoria estimulatzeko balio duen Sqll.

Panpin puzgarriak erretiratu dituzue jada?

Sorreratik broma gisa saldu izan ditugu. Badira beste batzuk masturbaziorako oso aproposak direnak, eta horregatik ez dira erretiratzen.

Pornoa krisian al dago?

Ez nuke esango krisian dagoenik, baina Internetek aldaketa ekarri du. Guk kabina gutxiago dugu, zortzi edukitzetik bost edukitzera pasatu gara.

Tupper-sexa ere jorratzen duzue eta zeuen webgunean "diskrezio osoz" jokatzen duzuela diozue.

Noski! Inork ez du Villabesaren geltokira joan nahi erosi berri duen bibragailua bistan duela, ezta nik ere!

Hamasei urte igaro dira denda ireki zenutenetik. Urteak ez dira alferrik pasatzen.

Egia da zertxobait aurrera egin dugula; bibragailuarekin jolasten duena ez da zerri lizuna, adibidez. Hala ere, sexu normalkuntza ez da sekula existituko. Gizartea ez dago prest sexualitatea intimitatearen esparrutik ateratzeko.

Zuek sumatu duzuen aurrerapauso horietakoren bat?

Sexologoek eta ginekologoek ez ezik, psikologoek ere gomendatzen diete emakumeei bola txinatarrak, eta horrek emakume asko erakarri ditu denda erotikoetara. 75 urtekoak ere etorri izan dira hona horiek erostera, eta behin dendan sartuta, jakina, beste osagai batzuk ere ikusten dituzte.

Zakila luzatzeko gailuak dituzue salgai. Tamainak axola du, ala ez?

Gizonezkooi bai. Igerilekuko aldagelan, adibidez, gure zakila gutxienez txikiena ez izatea gustatzen zaigu. Dena dela, mota horretako gailu gutxi saltzen dugu.

Salgai duzuena probatzea ezinbestekoa al da honetan jarduteko?

Esperientzia oso ona da, noski, baina probatu gabe ere jardun zaitezke, dena ikas baitaiteke.