Fermin Muguruzaren 'Bidasoa 2018-2023' dokumentala proiektatuko dute Gasteizko Artium Museoan

Fermin Muguruzaren 'Bidasoa 2018-2023' dokumentala proiektatuko dute Gasteizko Artium Museoan Alaine Aranbururekin, zuzendari laguntzaile eta Irungo Harrera Sarrerako boluntarioarekin, solasaldia egingo dute emanaldiaren ondoren. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/fermin-muguruzaren-bidasoa-2018-2023-dokumentala-proiektatuko-dute-gasteizko-artium-museoan/@@download/image/descarga.jpeg
2024/04/19

Argazkia: RTVE

Alaine Aranbururekin, zuzendari laguntzaile eta Irungo Harrera Sarrerako boluntarioarekin, solasaldia egingo dute emanaldiaren ondoren.
Fermin Muguruzaren 'Bidasoa 2018-2023' dokumentala proiektatuko dute Gasteizko Artium Museoan

Gasteizko Artium Museoan Randa Maroufi artista franko-marokoarraren Bab Sebta erakusketa dago jarrita. Maroko iparraldetik Ceutara igarotzen diren milaka pertsonen joan-etorrietatik abiatuta, mugaren ideia hausnartzen eta zalantzan jartzen du erakusketak.

Erakusketa igandean amaituko denez, museoak mugaren auzia jorratzen duen Fermin Muguruzaren Bidasoa 2018-2023 filmaren proiekzioa antolatu du. 2018ko udan Frantziak ezarri zituen Bidasoako muga naturalaren pasagune batzuen kontrolak eta itxierak, Europako gainontzeko herrialdeetara igarotzeko etorkinen sarrera eragozteko, hamar hildako eragin zituen urtebetean. Dokumental honek, ibaiaren bi aldeetako hainbat ekintzaileri ahotsa eta aurpegia ematen die, eta bizia galdu duten horiengan ere jartzen du arreta.

Emanaldia 18:30eatik aurrera izango da. Proiekzioaren ondorren, solasaldia egingo dute Alaine Aranburu filmaren zuzendari laguntzaile eta Irungo Harrera Sareko boluntarioarekin.

Sarrera doakoa da baina tokia mugatua denez, erreserba egin behar da 945 20 90 20 telefonora deituta edo hemen.