Fermin Muguruza, Mexikoko Unibertsitatean irakasle

Mexikoko Behe Kalifornia estatuko Ensenada eta Mexicaliko unibertsitateetan emango ditu klase magistralak ekainean zehar. Musika dokumentalen inguruan ariko da.
Fermin Muguruza unibertsitateko irakasle izango da Mexikon hilabete honetan, eta musika dokumentalen alorrean eginiko ekarpenak aurkeztuko ditu.
Emango dituen eskoletan irungo musikariak ikus-entzunezkoen alor honetan landutako hainbat proiektu baliatuko ditu ardatz gisa. Adibidez, Euskal Herria Jamaica Clash diskoaren prozesua jasotzen duen Bass-que Culture filma aztertuko du ikasleekin batera, eta Palestinan errodatutako Checkpoint Rock ere eramango du ikasgeletara.
Baina, klase magistralez gain, dokumental serieen ekoizpenaren eta zuzendaritzaren inguruko ikastaro batean ere parte hartuko du aktiboki. Ikasleekin asesore moduan ariko da eta, horretarako, Al Jazeera telebista katearentzat buruturiko seriearen 11 dokumentalak ikuskatuko dituzte.
Ikastaro hauetan dokumental musikalaren iragana eta oraina aztertuko dituzte baita ere, eta, besteak beste, D.A. Pennebaker, Julien Temple eta Bruce Weber bezalako handien lanak hartuko dituzte hizpide.
Bigarren urtez jarraian, Fermin Muguruza arduratuko da Mexikoko Distrito Federalean irailean osatzen den Film Dokumentalen Festibalaren baitako dokumental musikalen sailaz: Suena mi pueblo.

Bigarren urtez 'Suena mi Pueblo' festibalean