Fermi paradoxa: non dago mundu guztia?

Fermi paradoxa: non dago mundu guztia? Milioika aukera daude adimendun zibilizazioak existitzeko; orduan, zergatik ez da inor gurekin kontaktuan jarri? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/fermi-paradoxa-non-dago-mundu-guztia/@@download/image/ovni_1.jpg
2018/02/07
berria
Milioika aukera daude adimendun zibilizazioak existitzeko; orduan, zergatik ez da inor gurekin kontaktuan jarri?
Fermi paradoxa: non dago mundu guztia?

Zer sentitzen duzu gau izartsu batean zerura begiratzen duzunean? Ze galdera datorkizu burura? Enrico Fermi fisikariak, galdera hau bota zuen airera: Non dago mundu guztia?

 

Zeren Unibertsoan hutsune handiak egongo dira, baina ez dago hutsik. Gure eguzki sistemaren antzeko milioika sistema existitzen dira, eta zientzialariek kalkulatu dutenez, Lurraren baldintza bertsuak dituzten beste 100 milioi bilioi planeta daude. Gutxi iruditzen?

 

 

Badago kontuan izateko beste faktore bat; gurea sistema gaztea da Unibertsoan, eta beraz, gure aurretik antzeko sistemak eta planetak existitu dira. Datu guzti horiek kontuan hartuta, hau dio probabilitatearen legeak: 10.000 billoi zibilizazio egon beharko lukete ezagutzen dugun unibertsoaren zatian bakarrik.

 

Fermiren galderak beraz, beldur puntu bat sorrarazten du; non dago mundu guztia? Zergatik ez da oraindik inor jarri gurekin kontaktuan? Beldurra ote digute? Edo nazka? Edo pena?