Femme Fatale ***
Gorrotatua bezain maitatua, De Palma zinema amerikarraren sortzailerik erakargarrienetakoa da. Izan ere, azken sasoi honetan finegi ibili ez den arren, ezin dugu inolaz ahantzi Obsession, Carrie, The Untouchables edo Carlito's Way film iradokitzaileak zuzendu dituela. Femme Fatale aurrekontu txikiko thriller berezia da. Emakume polit batek bitxi garesti batzuk lapurtu ditu Cannesko Zinemaldian. Lasterrera, paparazzi kuxkuxero bat haren atzetik abiatuko da. Baina, apurka-apurka, lapur ederraren xarma argazkilariaren bihotzaz jabetuko da. Txukuna da.
