Feminismoarekin eta berdintasunarekin lotura duten terminoak ezagutzeko hiztegia

Feminismoarekin eta berdintasunarekin lotura duten terminoak ezagutzeko hiztegia Elhuyar Fundazioak garatutako hiztegia aurkeztu dute Lakuak eta Emakundek. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/feminismoarekin-eta-berdintasunarekin-lotura-duten-terminoak-ezagutzeko-hiztegia/@@download/image/Captura de pantalla 2020-12-01 a las 12.24.00.png
2020/12/01
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Elhuyar Fundazioak garatutako hiztegia aurkeztu dute Lakuak eta Emakundek.
Feminismoarekin eta berdintasunarekin lotura duten terminoak ezagutzeko hiztegia

Euskaraz feminismoaren eta berdintasunaren alorreko oinarrizko terminoak eta dagozkien kontzeptuak eta definizioak ezagutzeko tresna kaleratu berri dute; Feminismoa eta Berdintasuna hiztegia. Astelehen honetan aurkeztu dute Elhuyar Fundazioak egindako hiztegia, Emakunderen eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailaren enkarguz.

Hiztegian egungo legedian indarrean dauden kontzeptuak bildu dituzte, eta baita gizarte mugimenduetakoak eta nazioartean erabiltzen direnak ere. Emakume adituen parte hartzearekin osatu dute hiztegia, euskararen eta berdintasunaren arteko aliantzak sortuz.

Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordeak hiztegiaren sarreran idatzi duenez, euskaldunok hiztegi terminologiko aberatsagoa izan dezagun lagunduko du hiztegi berri honek: "Beste edozein hizkuntza bezalaxe, euskara ere berritzen eta modernizatzen doa egunetik egunera, bizirik dagoen seinale. Bide horretan ezinbestekoa da euskararen aberastasun lexikoa elikatzea, zaintzea eta sustatzea, bai hizkuntza bera normalizatzeko, bai erabiltzaileen premietara egokitzeko. Hain zuzen ere, helburu horiek bete nahian ikusi du argia eskuartean duzun hiztegi honek erabiltzaile eta hiztunek lanabes erabilgarria izan dezaten eguneroko jardueretan". 

HIZTEGIA KONTSULTATU DEZAKEZUE HEMEN