Felix et Lola ***

Le mari de la coiffeuse zoragarriaren istorioa sortzeko unean bidelagun izandako Claude Kotz gidoigilearekin batera atondu zuen Patrice Lecontek Felix et Lola filmaren gidoia. Irudimen handiko neskatila batek eta autotalka bateko nagusiak elkarrekin topo egin eta maitemindu egin dira. Gazte horien artean jaiotako maitasun istorio erromantikoa du ardatz, hain zuzen, Felix et Lola filmak. Rue des plaisirs filmean bezalaxe, errealismo poetikoan murgiltzen da Leconte oraingo honetan. Sentimentalismo merketik urrun, pelikula berezia erdietsi du zinemagile frantziarrak. Hotz samarra da, apika.