“Fear Factory” ***

“Fear Factory” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/fear-factory/@@download/image/fear_factory.jpg
2010/04/04
kritika
Testua: Haize Galarraga
Mechanize
106.zenbakia
90eko hamarkadan, metala eta makinak nahastearen aitzindaritzat hartu zituzten Demanufacture diskoarekin. Haserreak eta banaketak ekarri zituzten urte ilun batzuren ondoren, FF indarberriturik dator. Raymond Herrerak eta C.O. Wolbersek Arkaea taldea sortu ondoren, Dinok eta Burtonek hartu dute Mechanizeren ardura. Dethklok, marrazki bizidunetako taldearen bateria jotzaileak hartu du Raymond-en lekua eta bonbo bikoitzari egurra emanez, bere aurrekoaren bide berbera hartu du. Gainontzean, baratxuria bezainbeste errepikatu arren, lan berri hau hasierako Demanufacturetik gertuago dago FF-ren azken lanetatik baino.