“Favela Chic 3”

“Favela Chic 3” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/favela-chic-3/@@download/image/49p14-1.jpg
2005/02/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Askoren artean
49.zenbakia
Bilduma asko kaleratzen dira Brasilgo musikekin, baina gehienetan, estilo zehatz bati lotuta. Bilduma hau, berriz, Brasilgo musika aberastasuna zein zabala den erakusten duen horietakoa da. Gringo Da Paradak egin du kanten aukeraketa eta nahasketa, eta egia esan, aurreko bi bildumetan bezala, oraingoan ere ez du trebezia handirik erakutsi teknikoki. Baina hori bai, gustu handia duenik ezin ukatu. Samba, bossanova, batucada -erritmo klasikoak-, eta rap, funk eta drum&bass brasildarra dakartza diskoak; Brasilgo musikaren egokitze gaitasunaren erakusgarri.