Fast Reboot

Askotan, Android sistema blokeatu eta ez ditu gure aginduak egoki jarraitzen. Hardwarearen arazo baten ondorioz izan daiteke, edo aplikazioren batek sistema blokeatu duelako. Askotan, sakelakoa piztu eta itzaltzea nahikoa izaten da baina, smartphoneez ari garenean, astun samarra gerta daiteke hala ibiltzea. Fast Reboot aplikazioak, bere izenak dioen bezala, mugikorra berrabiarazten du di-da batean. Martxan dauden aplikazio eta zerbitzuak itzali eta martxan jartzen baititu gailua itzali gabe.