Fassbender izango da Noe

Abenduko zenbakian aurreratu bezala, Christian Bale aktorea Terrence Malicken proiektu berrian murgilduta dabil, eta ondorioz, ez du denborarik izango Darren Aronofskyk zuzenduko duen Noah filmeko protagonista izateko. Gauzak horrela, Black Swan (2010) sarituaren zuzendariak Noe gorpuzteko Michael Fassbender modako aktorearengan jarri ditu begiak. Hala, Bibliako pasarte ezagunean jazotako uholde nagusiari aurre egin eta Lur planetako animalia espezieak babesteko arka eraiki beharko du Fassbenderrek.