Farola argitan

Farola argitan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/farola-argitan/@@download/image/muqdisho_1372769274.jpg
2013/07/08
albiste-laburra
Farola argitan
Muqdishoko kaleak farola argiz janzten dira gauetan. Orain gutxi arte, ordea, eguzkia desagertu ahala, milizianoek eta klan islamistek gudarako eremu bilakatzen zituzten Somalia hiriburuko kaleak, eta herritarrak etxeetan gordetzen ziren, izututa. Baina, Norvegiako eta Britainia Handiak finantzatutako proiektuari esker, Txinan ekoitzitako eguzki energiaz hornitzen diren 100 farola jarri dituzte 15 kilometroko eremuan, hiriari gau-giroa ekarri diotenak. Haurren futbol partidak, berandu arte zabaltzen dituzten saltokiak, plastikozko aulkietan eserita berriketan geratzen diren agureak… Afrikako gau argitsuen abantailak.