Fantasiazko zinemaren jaia, Bilbon

Fantasiazko zinemaren jaia, Bilbon https://www.gaztezulo.eus/albisteak/fantasiazko-zinemaren-jaia-bilbon/@@download/image/20104214577CARTEL_FANT_A3.jpg
2012/12/13
berria
Maiatzaren 3an hasi eta 9an bukatuko da. Kanadako, Alemaniako, Ingalaterrako, Holandako eta beste hainbat herrialdetako ia 400 film labur aurkeztu dituzte lehiaketara, eta onenak proiektatuko dituzte Bilbon. 3.000 euroko sari bana jasoko dute bi film labur onenen egileek. Proiekzioak Capitol zinema aretoan eta San Frantziskoko udal aretoan izango dira.


Beste aldetik, nontzeberri.com kultur atariak Nazioarteko Zinema eta Animaziozko  Film Labur Lehiaketa antolatu du on-line. 148 lan jaso ditu nontzeberri.com kultur atariak; horietako 40, euskal herritarrek eginak. Maiatzaren 8an pantailaratuko dira lehiaketa horretara aurkeztutako lan onenak eta sariak banatuko dituzte; hiruna emango dituzte zinema eta animaziozko modalitateetan. Euskaraz egindako film labur onenaren egileak ere saria etxeratuko du.
Zinema fantastikoaren harrobiari ere tartea egiten dio Fantbilbaok, eta aurten Alex eta David Pastor anaia kataluniarren ibilbidea sarituko dute.