Fantasia eta Beldurrezko Zinemaren Asterako Gazteen Epaimahairako izen-ematea zabalik

Fantasia eta Beldurrezko Zinemaren Asterako Gazteen Epaimahairako izen-ematea zabalik Parte hartuko duten 60 gazteek film laburrak ikusi eta baloratu beharko dituzte film laburrik onenaren Gazte Saria emateko. Urriaren 14ra arte eman daiteke izena epaimahaikide izateko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/fantasia-eta-beldurrezko-zinemaren-asterako-gazteen-epaimahairako-izen-ematea-zabalik/@@download/image/fantasiazko-eta-beldurrezko_03.jpg
2021/09/28

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Parte hartuko duten 60 gazteek film laburrak ikusi eta baloratu beharko dituzte film laburrik onenaren Gazte Saria emateko. Urriaren 14ra arte eman daiteke izena epaimahaikide izateko.
Fantasia eta Beldurrezko Zinemaren Asterako Gazteen Epaimahairako izen-ematea zabalik

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 32. Astea urriaren 29tik azaroaren 5era egingo da, eta dagoeneko hamasei urte dira jaialdian Gazteen Epaimahaia eratu zela. Aurten ere 60 gazte elkartuko dituzte film laburren irabazlea aukeratzeko eta 32. edizioko Film Laburrik Onenaren Gazte Saria emateko. 

Gazteen Epaimahaian parte hartuko dutenak Antzoki Zaharrean bilduko dira urriaren 29an, 16:00etan, aurkeztuko diren film laburrak ikusi eta baloratzeko. Emanaldiaren ondoren, epaimahaikide bakoitzak bere botoa eman beharko du, eta era horretan erabakiko da nork irabaziko duen film laburrik onenaren Gazte Saria. Era berean, epaimahaiko bi pertsonek sari banaketa ekitaldian parte hartuko dute. 

18 eta 30 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute epaimahaian, eta interesa dutenek Gazteriako webgunearen bidez eman dezakete izena urriaren 14ra arte. Behar baino eskari gehiago izanez gero, Donostian erroldatuta daudenek izango dute lehentasuna, eta, beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke. Zozketaren ondoren, hautatuek urriaren 29ko emanaldira joango direla baieztatu beharko dute, bestela itxaron zerrendara joko baita epaimahaia osatzeko.

Bestalde, epaimahaiko kide guztiek 32. Beldurrezko eta Fantasiazko Asteko zenbait emanaldietara joateko aukera izango dute eta urriaren 29ko saioan jakinaraziko dute zeintzuk izango diren.