Fantasia erotikoak

Fantasia sexualak eduki erotikoa duten eszenen irudikapenak dira, esna gaudenean eta borondatez sortzen ditugunak. Guztiok fantaseatzen dugu, baina bakoitzak bere fantasiak ditu, eta beraz, eszena erotiko horiek askotarikoak dira.
Fantasiak edozein leku eta momentutan azaldu ohi dira, estimulu erotiko baten aurrean aurkitzen garenean. Baina askotan, topaketa erotikoak (bakarka zen bikotean) indartzeko baliabide bezala ere erabiltzen dira. Hala, bakarrik gaudenean fantasia bat izateak masturbatzera bultzatu gaitzake, baina alderantzizkoa ere ohikoa da, hau da, masturbatzen hasi eta gure sentipen eta sentsazioei intentsitate gehiago emateko, beren beregi fantasiak sortzea. Zenbaitetan, asko kitzikatzen gaituen fantasia bat orgasmoa sortzeko lagungarri izan daiteke.
Buruhausteak
Sarritan, fantasia erotikoak errealitatean burutu nahi ditugun desirak direla pentsatzen dugu, baina hori ez da egia. Nahiz eta batzuk errealitatean gauzatuz gero atseginak izan daitezkeen, beste batzuk frustrazioa eta sentimendu negatiboak sortu ditzakete praktikara eramanez gero. Gainera, fantasia bat burutzen dugunean fantasia izateari uzten dio eta, baliteke, momentu horretatik aurrera bere funtzio kitzikagarria galtzea.
Bestalde, ohikoa da pertsona batekin sexu harremanak ditugunean pentsamendu erotikoak agertzea, baina askok bere bikotea ez den norbaitekin fantaseatzea, harekin sexu harremanak ditugun bitartean bereziki, traizioa bailitzan bizi dute, eta erruduntasun sentimenduak izaten dituzte. Gogoan hartu behar dugu fantasiak gure intimitatearen parte direla, eta gure autoerotismoa aberasten den heinean, gure topaketa erotikoak hobetu ditzaketela.
Zenbaitetan, fantasia konkretu baten edukiak erruduntasun sentimenduak sortu ditzake gugan, gure baloreen kontra doalako, adibidez. Eta ohikoa izaten da kasu horietan gure burua zentsuratzen saiatzea, kitzikatzen gaituena erreprimitzea, alegia, benetan burutu nahi dugun desira bat dela uste dugulako.
Baina gogora dezagun fantasiek bi dimentsio desberdin dituztela. Irudikatutako eszena erotiko bat errealitatean iraingarria dela pentsa genezake, baina era berean, fantasia gisa oso kitzikagarria izan daiteke. Moraltasuna maindire artean sartzen denean, fantasiak puskatu egiten dira, baina errealitatea eta irudikapena ondo bereizten ikasten dugunean, gure buruarekin koherentzian bizi gaitezke.
Fantasien funtzioak
Fantasiak erotismoa estimulatu, desioa piztu eta gehiago gozatzeko lagungarriak dira. Batzutan, orgasmoa sentitzeko erabiltzen ditugu. Beste batzutan, ezinezkoa den topaketa erotiko baten ordezko gisa. Modu batera edo bestera, fantasiek konfiantza areagotzeko, frustrazioak gainditzeko edota tentsioak kentzeko balio dezakete. Baita errutinatik atera eta esperientzia on bat gogoratu eta berriz bizitzeko ere. Gainera, fantasia erotikoek badituzte hainbat abantaila, izan ere, nahi bestetan errepikatu, hobetu eta gozatu ditzakegu.

Idazlea: Anaïs Nin (Txalaparta)
Perfume frantsesaren izena, Anaïs; kataluniar errepublikarraren abizena, Nin; Anaïs Nin (1903 - 1977). Hogeigarren mendeko erotismoaren legenda. Hezur-haragizkoa. Henry Miller erotomanoaren bidaidea, ohaidea, menturakidea. Hura baino iraunkorragoa. Delta of Venus (1977) eta Little Birds (1979) bildumetako ipuinen egilea. Gizon euskaldunok erotismoaren mapan jarri gintuena: Euskalduna eta Bijou. Eta gehiago ere. Askatasunaren, emakume askatasunaren bilatzailea. Garazi Arrulak euskaraz erakusten digu Anaïsen Delta. Edorta Jimenez
‘Euskalduna eta Bijou’
Haren prakei finko begiratu ondoren baino ez zuen Mamanek euskalduna ezagutu, eta irribarre egin zion. Hala da, bai euskalduna bai Maman, biak ziren ñabardura zale amorratuak, eta emakumeak bazekien euskalduna ez zela aise asetzekoa. Zakil apetatsua zuen. Postontzi itxurako bagina baten aurrean, matxinatu egiten zen; hodi itogarri baten aurrean, atzera egiten zuen. Emakumeen bitxiontzien ‘connoiseur’ bat zen, ‘gourmet’ bat.
*uberan.org atarian ipuin osoa irakurgai.
Bitxigorriaren iradokizuna:
1. Euskalduna zara, eta esploratzaile sexuala, lanbidez.
2. Kopetan "linterna frontala" piztuko duzu. Beste guztia itzalita egongo da, ilun.
3. Bakardadearen isiltasun osoa eta intentsitatea dastatzen ikastea izango da zure zeregina irakurtzen ari zaren bitartean.

Venusen Delta