FANT - Bilboko Zinemaldi Fantastikoa maiatzaren 5etik 13ra
Bilboko Udalak antolatutako 29. edizioa maitzaren 5etik 13ra ospatuko da. Maiatzaren 5ean, ostirala, Campos Eliseos Antzokian egingo den gala batekin hasiko da edizio berria. Ekitaldi hau Alex Gerediaga zuzendari eszeniko bilbotarrak zuzenduko du, iazko gala eta 2021eko MAX sarien gala ere zuzendu zituenak.
Ekitaldi honetan Burnin 'Percebes -Nando Martínez eta Juan González- zuzendariak zuzendu eta Brays Efe, Bruna Cusí eta Javier Botet protagonista dituen El fantástico caso del Gólem film luzea proiektatuko da, umorerik ilunena eta argitsuena nahasten dituen fantasiazko komedia ganberroa. Ondoren, Sail Ofizialeko hamaika euskal film laburrak proiektatuko dira Campos Antzokian bertan.
Maiatzaren 12an, ostirala, FANTen itxiera ekitaldia egingo da BBK Aretoan, eta bertan FANTeko IZARRA saria emango da, Zinemaldiko Sari Nagusia. Oraingo honetan, Belen Ruedarentzat izango da, El Orfanato eta Los Ojos de Julia filmen protagonista den aktorearentzat, besteak beste.
Gala honetan, Alex Gerediagak ere zuzenduko duena, proiektatzeko aukeratu den filma, Increíble, pero cierto da, Quentin Dupieuxek zuzenduta, Frantziaren eta Belgikaren arteko koprodukzioa. Zuzendari horrek Sail Ofizialean ere parte hartuko du, Fumar provoca tos film luzearekin.
Fantastikoaren Izarra sariaz gain, FANTek FANTROBIA Saria ere banatuko du aurtengo edizioan. Saria Carlota Peredak jasoko du, Cerdita thrillerraren zuzendariak. Nazioarteko 300 jaialditan baino gehiagotan hautatua izan zen Cerdita, eta 90 sari baino gehiago lortu zituen, horien artean Forque eta Goya sariak. FANTek maiatzaren 6an, larunbata, programatuko du (Azkuna Zentroan, 17: 50ean). Pereda bere bigarren film luzean ari da lanean, Belen Rueda sarituaren protagonista izango den La Ermita.
Sari horiez gain, aurten Estatuko zinemako bi izen handiri emango zaizkien OHOREZKO FANT sariak ere banatuko dira: Zorion Egileor, ibilbide luze-luzea duen euskal aktore, musikari eta esataria, ezaguna, besteak beste, Ilargi Guztiak edo El Hoyo filmengatik, gainera, Viejos filma aurtengo Sail Ofizialean lehiatuko da; eta Paco Plaza, [REC], Verónica edo Quien a hierro mata eta beste hainbat lan arrakastatsuren zuzendaria.
Informazio gehiago eskuratzeko jo FANTen webgunera.

