Familientzako 'Hemendikara' antzerki eta zirku emanaldia izango da gaur Iruñean

Zirika Zirkus konpainiak Hemendikara ikuskizuna eskainiko du gaur Ezpeletako Jauregiko patioan, 19:00etatik aurrera, dohainik. Sortzaileek adierazi dutenez, euren ikuskizun guztietan bezala, "umorea, maitasuna, aniztasuna eta berdintasuna" dira nagusi.
Emanaldiaren nondik norakoa honela azaldu dute: "Hemendikara zirku konpainia nomada da, eta munduko hainbat tokitatik etorritako pertsonek osatzen dute. Egunero bezala, oilarrak abestu duenean altxatu dira, gosaria prestatu dute, luzaketak eta ariketa fisikoak egin dituzte, baina bat-batean jendea kanpamentura inguratu dela konturatu dira. Aspaldi ikuslerik ikusi gabe, sorpresa ederra hartu dute! Denborarik galdu gabe, eszenografia muntatu eta ikuskizunari ekingo diote. Beraien herrietatik ekarritako kulturak eta gurea koktelera batean sartuko dituzte, antzerkia, zirkua, dantza eta umorea, eleketaria den ikuskizuna eskaintzeko prest".
Amaia Laoz, Iraia Garcia, Luis Lañez eta Ainhoa Juaniz dira ikuskizuneko antzezleak eta zirkuko artistak.