Famatuak eta oporrak

Famatuak eta oporrak https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2004/07/02
elkarrizketa
Oporrei buruz galdetu diegu Euskal Herriko zeinbat pertsona ospetsuri. Hona hemen erantzunak.

1- Zure ametsetako oporrak: nora?
2- Zer nahiago duzu, itsasoa ala mendia?
3- Hondartzan, bainujantziarekin ala gabe?
4- Zein politikarirekin ez zinateke inola ere oporretan joango?
5- Zein famaturekin joango zinateke?
6- Autobusez, trenez, autoz ala hegazkinez?
7- Bidaiatzeko musika aproposa
8- Oporretan irakurtzeko liburua





Miren Artetxe/Bertsolaria (Hendaia).



1- Txilera.
2- Itsasoa nahiago dut.
3-Bainujantziarekin hobe, badaezpada ere.
4- Josu Jon Imazekin, oso opor aspergarriak izango liratekeelako.
5- Anjel Alkain aktorearekin; berarekin ez da aspertzeko betarik.
6- Autoa, nahi den momentuan gelditzeko eta plana aldatzeko aukera dagoelako.
7- Simon eta Garfunkel bikotearen edozein kanta.
8- Ken Follet-en "Los Pilares de la Tierra".


Gorka Aginagalde /Aktorea (Gasteiz).



1- Australiara.
2- Biak ditut gogoko.
3- Bainujantzi gabe nahiago.
4- Aznarrekin, jasanezina delako. Beraz, ez da plan polita.
5- Ez dut famatuen beharrik oporretara joateko; hobe emaztearekin.
6- Autoan, nik gidatuz gero; bestela, hegazkinez edo trenez.
7- Stones-en erritmoak.
8- Mark Twain-en "Adan eta Ebaren egunerokoa".  


Julian Iantzi /Telebista aurkezlea (Lesaka).



1- Kubara. Orain arte ez dut joateko aukerarik izan.
2- Nahiago dut itsasoa, edo bestela, igerilekua duen tokia.
3- Orain arte bainujantziarekin, baino probatzea da kontua.
4- Gure kulturaren kontra ari diren politikariekin ez nuke ongi pasatuko.
5- Ongi pasatzeko eta parranda egiteko, Anjel Alkainekin.
6- Abentura gogoko dut, gauzak erabat lotuta ez izatea. Beraz, autostopa eginez.
7- AC/DC edo heavy metal-a. Baina denetik gustatzen zait, baita "Operacion Triunfo" saioko doinuak ere; autoan Rosa-ren musika ere badut.
8- Jorge Bucayren "Dejame que te cuente" eta Patricia Highsmith-en "A pleno sol".


Gorka Urbizu /Berri Txarrak-eko kidea (Lekunberri).



1- Afrikara joan nahi nuke.
2- Itsasoa maite dut.
3- Itsasoan bainujantzirik gabe, baina hondartzan ongi estalita.
4- Jaime Mayor Orejarekin; gai bakarra du hitz egiteko eta zeharo aspertuko nintzateke.
5- Hobe lagunekin, famatuekin baino.
6- Hegazkina asko gustatzen zait, batik bat lurra hartzerakoan barruan sentitzen den zirrara.
7- Weezer taldearen doinuak.
8- Eduardo Galeanoren "Amare".


Naroa Agirre /Kirolaria (Donostia).



1- Ur gardena duen hondartza bakarti batera.
2- Hondartza.
3- Bainujantziarekin beti.
4- Politikari bat baino gehiagorekin ez nintzateke joango, baina ez dut izenik eman nahi.
5- Ez dut famaturik behar oporretara joateko; hobe mutilarekin edo familiarekin.
6- Autobusez eta trenez bidaiatu ohi dut. Eta autoa baino hobeak dira, gutxiago kutsatzen dutelako.
7- Denetik: rock-a, euskal musika, kantautoreak…
8- Ez naiz liburuzalea, aldizkarizalea baizik: Muy Interesante, Elle…


Aiora Errenteria /Zea Mays taldeko abeslaria (Bilbo).



1- Lutxanara, Barakaldora edo Erandiora.
2- Itsasoa.
3- Bainujantzi gabe, noski.
4- Askorekin, baina ez dut izenik aipatu nahi.
5- Nahiago dut lagunekin joan. Famatuekin beti daude paparazziak tartean.
6- Hori distantziaren eta diruaren arabera erabakiko nuke.
7- 80ko hamarkadako edozein erritmo.
8- Tokian tokiko gida-liburua.


Koldo Almandoz /Zinegilea (Donostia).



1- Edozein toki da ona oporretarako.
2- Garai batean lehorrekoa nintzen, baina itsasora joaten hasi naiz.
3- Ahal dela, bainujantzi gabe.
4- Askorekin ez nintzateke joango.
5- Hugo Pratt komikilariarekin. Tamalez, ezinezkoa da, hil egin zelako.
6- Motorrean; 13 urterekin bigarren eskuko mobillette-a erosi nuen, eta orduz geroztik, oso gogoko ditut motorrak.
7- Angelo Badamentiren musikarekin; David Linch-en film baten musika egin du.
8- Frederic Boilet eta Kan Takahamaren "Mariko Parade" komiki-eleberria.