“Fake meets failure” ****

“Fake meets failure” **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/fake-meets-failure/@@download/image/Red_Dons_Fake_meets_failure.jpg
2011/05/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Red Dons
118.zenbakia
“Fake meets failure” ****
Portland hiriko taldea egun entzun daitekeen punk rock banda interesgarrienetarikoa da –apirilean Donostian izan ziren bigarrenez–. Honakoa bigarren diskoa dute, euren ohiko proposamenean murgilduta jarraitzen duena: 80ko hamarkadako punk eta hardcore estatubatuarrean bustiriko kantu biziak, sendoak eta malenkoniatsuak. Wipers talde mitikoa dute eraginik nabarmenena, baina Adolescents, TSOL eta antzeko beste punk heroi iparamerikar klasikoen zertzeladak ere antzematen dira. Intentsitate handiko melodiak dira, ez dago kantu bat edo bestea nabarmentzerik, guztiak dira bikainak.