factotum ***

factotum *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/factotum/@@download/image/63factotum.jpg
2012/12/13
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Bent Hamer. Aktoreak: Matt Dillon, Lili Taylor, Marisa Tomei. Generoa: komedia / drama. Herrialdea: AEB / Norvegia. Urtea: 2005. Iraupena: 94 minutu.
Ameriketako Estatu Batuetako literatura garaikideak eman duen idazle handienetakoak, Charles Bukowskik, zinemarako bidea hartu du berriz ere. Bent Hamer zuzendari norvegiarrak Factotum izenburuko eleberriaren egokitzapena filmatu du, eta Matt Dillon aktorea ari da bertan Bukowskiren alter egoa den Henry Chinaski pertsonaiaren larruan. Charles Bukowski ezagutzen baduzue, istorioaren nondik norakoa imaginatzea ez zaizue zaila eginen: lan kaskarrak, alkohola, zaldi lasterketak, emakumeak, galtzaileak, inork argitaratu nahi ez dituen narrazioak… Ez da lehen aldia Bukowskiren lan bat pantaila handira eramaten dena, baina orain arteko saioek ez dute behar bezain ongi islatu idazlearen mundu berezia. Kitchen Stories harribitxi surrealistaren egileak komedia beltz samurra lortu du, ordea.