Facebooken ligatzeko prest?

Facebooken ligatzeko prest? Sare sozialak Tinderri aurre egin nahi dio bere zita zerbitzu berriarekin; probatu al duzu? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/facebooken-ligatzeko-prest/@@download/image/583862_1.jpg
2019/01/14
berria
Sare sozialak Tinderri aurre egin nahi dio bere zita zerbitzu berriarekin; probatu al duzu?
Facebooken ligatzeko prest?

Facebookek erronkak atsegin ditu, eta oraingoan Tinder ligatzeko aplikazioari gauzak zail jartzea erabaki du. Hain zuzen, Mark Zuckerberg Facebookeko buruak F8 konferentzian aurkeztu berri du Facebook Dating ligatzeko tresna berria; oraingoz soilik Facebookeko langileek erabili dezakete, baina aurki publiko guztientzat eskuragarri izango da.

Dena den, aurreratu dituzte ligatzeko app berri honen nondik norakoak; dirudienez, Facebooketik at dagoen aukera berri bat da, eta beraz, Facebookeko lagunek ez dute zertan jakingo Facebook Dating erabiltzen ari zarenik. Hori bai, behin baimena emanda, lagun horiekin kontaktuan ziten app-an aurkitzeko aukera izango duzu.

GENERO AUKERA BERRIAK

Dirudienez, Facebookek pauso bat aurrera emango du generoa aukeratzeko eskaintzen orduan, eta gizona ala emakumeaz gain, trans edota ez binario aukerak ere eskainiko ditu.

Behin izena emanda, Facebookek zure interes komunak dituen jendea topatuko du, eta bien arteko interesa adierazten denean, Messenger-etik elkarrekin hitz egiten hasteko aukera izango duzue. Gainera, elkarrizketa hasteko laguntza eskainiko duen Conversation Starters aukera ere eskainiko dute, zer esan ez dakizula geratzen bazara. Ideia ona, ezta?