Facebooken kripto diruaz dakiguna

Facebooken kripto diruaz dakiguna Novi deituko da eta WhatsAppekin erabili ahalko da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/facebooken-kripto-diruaz-dakiguna/@@download/image/20191021020903.jpg
2020/05/28
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Novi deituko da eta WhatsAppekin erabili ahalko da.
Facebooken kripto diruaz dakiguna

Iaz Calibra izenarekin aurkeztu zuen Facebookek bere kriptodirua, eta urtebete igarota, izena aldatu dio: Novi. Izenak dirua erabiltzeko modu berriei egiten die erreferentzia, eta komisio gabe lagunen artean diru trukaketak egiteko balioko du; horretarako, WhatsApp izango da bidea.

Novik aplikazio propioa izango du, eta bertatik kudeatu ahalko da Libra kripto diru berria. Baina aldi berean, Facebook Messenger eta WhatsApp bidez diru trukaketak egiteko aukera eskainiko du Novik; trukaketa horiek unean iritsiko zaizkie erabiltzaileei, ezkutuko kargurik gabe. 

Novi erabiltzeko nahikoa izango da NAN-a bidez identifikatzea; aplikazioa hainbat herrialdetan jarriko dute matxan froga moduan, baina oraindik ez dute zehaztu zeintzuk izango diren probatzen lehenak, ezta zein egunetan jarriko duten martxan ere. Dena den, adituek diotenez antz gehiago izango du Paypal bezalako sistemekin Bitcoin kripto monetarekin baino.