Facebooken aurkako boikota hasi dute hainbat markek
Geroz eta gehiago dira Facebooken aurkako ahotsak; Mark Zuckerberg-ek sortutako sare soziala mundu osoan hedatu da, eta horrekin batera informazio trukea etorri da, eta baita haserreak ere. Asko dira sare sozialaren kudeatzaileei leporatzen zaizkien abusuak, besteak beste, erabiltzaileen datuak saltzea eta desinformatzea.
Bigarren salaketa horren harira, hainbat markek erabaki dute sare sozialean publizitaterik ez jartzea, Facebookek (eta noski, Instagramek ere)"gorrotoa eta desinformazioa" bere hobe beharrerako zabaltzen dituela leporatuz. Horren harira jaio da Stop Hate For Profit plataforma, eta Microsoft, Coca-Cola, Starbucks, Levi's, Ford edota Adidas bezalako markek sare soziala abandonatzea erabaki dute. Ondorioz, Facebooken akzioak %8,3 erori dira, 56.000 milioi dolarreko galerarekin.
Facebookek bere algoritmoak moldatuko dituela adierazi du, bere albiste tauletan gorroto mezuak eta desinformazioa agertu ez daitezen, eta publikatutako informazioa benetakoa dela egiaztatzeko formulak aztertzea aurreikusi dute.