Facebookek Tinder propioa estreinatu du

Facebookek Tinder propioa estreinatu du Dagoeneko martxan dago aukera berri hau; probatu duzu? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/facebookek-tinder-propioa-estreinatu-du/@@download/image/facebook-meetups-matchmaker-tinder.png
2020/10/23
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Dagoeneko martxan dago aukera berri hau; probatu duzu?
Facebookek Tinder propioa estreinatu du

Facebookek bi taktika dauzka arrakasta duten sare sozialei aurre egiteko; edo erosi, edo imitatu. Bigarrena aukeratu du Tinder ligatzeko plataformari lehia egiteko, bere Tinder propioa kaleratuz; dagoeneko erabilgarri dago, eta nahikoa da Facebooken kontua izatea erabiltzeko.

Bikotea topatzeko Facebooken aukera berri hau ez da app independentea, sare sozialaren barruan txertatutako zerbitzua baizik. 18 urte baino gehiago dituzten erabiltzaileentzat dago eskuragarri, eta ligatzeko profil independentea sortzeko aukera eskaintzen du, kontu nagusitik bereizia. Behin profila sortua, sare sozialak beste pertsonen kontuak iradokiko ditu, gustuen eta interesen arabera aukeratuko dituenak. 20 herrialdetan dagoeneko martxan jarri dute aukera berri hau.

Eta zein da Tinderren eta Facebooken aukera berri honen arteko ezberdintasuna? Nagusiena, Facebookekin ez dagoela ligatzeko app bat deskargatzeko beharrik. Gainera, Facebooken aukerarekin ez dago 'match' egitera itxaron beharrik; zuzenean gustuko pertsonarekin hitz egiteko aukera dago. Besteak interesik ez badu, mezuari entzungor egin ala zuzenean erantzuteko aukera izango du. Bestalde, Facebooken Kupido izateko aukera ere egongo da, lagunen arteko harremanak sortuz. 

Facebookek beste aukera interesgarri bat jarri du martxan' Pasio Sekretua' izenekoa; Instagramekin bat eginez, erabiltzaileak bere kontaktuen artean 9 aukeratu eta zerrenda batean jarri ditzake, haiengan interes berezia duela adieraziz; 9 horietako batek berdina egiten badu, Facebookek abisua igorriko die.

Azkenik, ligatzeko espazio honetan salaketak jartzeko eta blokeatzeko aukera ere egongo da, eta baita beste erabiltzaileei argazkiak, linkak ala bideoak bidaltzeko aukera blokeatzeko ere. Facebookek pribatutasuna zainduko duela adierazi du, baina promesa hori egin du beste askotan ere; ikusteke dago beteko duen ala ez.