Facebook, Instagram eta WhatsApp bat eginda

Facebook, Instagram eta WhatsApp bat eginda Mark Zuckerbergek app bakarrean batzeko agindua eman du; zer iruditzen? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/facebook-instagram-eta-whatsapp-bat-eginda/@@download/image/zasfxz4k03um4yvmwzxn.jpg
2019/01/28
berria
Mark Zuckerbergek app bakarrean batzeko agindua eman du; zer iruditzen?
Facebook, Instagram eta WhatsApp bat eginda

Facebookek WhatsApp eta Instagram erosi zituenean (tartean mila milioika dolarreko trukea egon zen), Mark Zuckerbergek zin egin zuen app independente moduan jarraituko zutela. Dena den, promesa horrek gutxi iraun du; behin Instagram eta WhatsAppen sortzaileek konpainiak utzita, Zuckerbergek dena app bakarrean batzeko agindua eman du.

Ez dute hiruak bilduko dituen app berri bat sortuko; horren ordez, barruko estruktura guztia batuko dute, hiru mezu zerbitzu handiak (WhatsApp, Instagrameko mezu zuzenak eta Facebook Messenger) elkarren artean bateragarriak izan daitezen. Hala, Facebookeko erabiltzaile batek mezua igorri ahalko dio WhatsAppeko kontaktu bati, azken honek Facebook ez izan arren. Azken finean, hiru app-ak elkar komunikatzeko plataforma sortuko dute.

Informazioa New York Times egunkariak zabaldu du, eta bertan zehazten denez, urte bukaerarako prest egongo da azpiegitura hori. Zer iruditzen?