Facebook eta Telegram, diru trukea baimentzeko bidean

Facebook eta Telegram, diru trukea baimentzeko bidean Bitcoinek lortu ez zuena egiteko prest daude sare sozialak! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/facebook-eta-telegram-diru-trukea-baimentzeko-bidean/@@download/image/how-facebook-makes-money-670x335.jpg
2019/03/05
berria

Testua: Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Bitcoinek lortu ez zuena egiteko prest daude sare sozialak!
Facebook eta Telegram, diru trukea baimentzeko bidean

Sare sozial erabilienen anbizioak ez du etenik, eta orain, diruari begira jarri dira. Hala, orain arte kripto-monetek lortu ez dutena egiteko prest daude; mezu bitartez erabiltzaileek dirua bidaltzeko aukera izatea. Hain zuzen, Bitcoinek ez du lortu moneta digitalak arrakasta izatea eta diru tradizionala ordezkatzea; ordea, sare sozialek arrakastarako gakoa izan dezakete.

Facebook, Telegram eta Signal lanean ari dira funtzionala izan daitekeen sistema baten bila, eta datorren urterako martxan egon daitezke kripto-moneta berriak. Hala, Venmo edota Paypalen antzera, nazioartean salerosketak egiteko aukera eskaini dezakete aurrerantzean sare sozialek.

Noski, ikusmin handiena Facebookek sortu du; enpresak moneta bat sortuko du WhatsAppeko erabiltzaileentzat, eta adituek diotenez, diru birtual hori lagun eta senideei zuzenean mezuz bidaltzeko aukera eskainiko dute. Lortuko ote dute?