Facebook erabiltzen bakarra zarenean

Facebook erabiltzen bakarra zarenean Geroz eta lagun gehiago pasa zaizkizu Instagramera? Erresistentzia zara! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/facebook-erabiltzen-bakarra-zarenean/@@download/image/INSTAGRAM-the-NEW-FB-FB.jpg
2018/11/19
berria
Geroz eta lagun gehiago pasa zaizkizu Instagramera? Erresistentzia zara!
Facebook erabiltzen bakarra zarenean

Zure lagunen artean bakarra zara oraindik Facebook erabiltzen? Argazki bat egiten duzuen bakoitzean "Ei, baina igo ere Facebookera!" eskatzen duzu? Instagramera pasa ez den bakarretakoa zara? Argi dago; erresistentzia zara! (Edo zahartzen ari zara).

Datuen arabera, Facebook da mundu mailan erabiltzaile gehien dituen sare soziala; egun, Facebookek 2.270 milioi erabiltzaile dituen bitartean, Instagram erdian dago, 1.000 milioirekin. Orduan, zergatik dugu sentsazioa alderantziz dela? Demografikoki aztertzen badugu, Facebookeko erabiltzaileak nagusiak dira, eta Instagramekoak gazteak. Gainera, erabilera ohiturak erabat aldatu dira; egun, gutxi igotzen dituzte argazkiak Facebookera, eta geroz eta argazki album gutxiago egiten dira. Ordea, jendeak ez du erabat baztertu Facebook, bi erabilera garrantzitsu dituelako; intereseko albisteak irakurri (Twitterren moduan) eta lagun zein ezagunen urtebetetzeetan zoriondu.

Aldiz, 30-35 urtetik beherakoek nahiago dute Instagram; bertan igotzen dituzte beren argazkiak, baina ez dute zerikusirik izaten Facebookera igo ohi diren argazki album erraldoiekin. Hauek argazki aukeratuak dira, filtroekin, eta bakarrak efektu hobea sortzen du album batek baino. Gainera, Instagram kuxkuxean ibiltzeko erabiltzen da, eta ez informatzeko. Horregatik, 30 urtetik gorakoentzat, hau da X belaunaldikoentzat, Instagram arrotz egiten zaie. 

Eta zergatik ez dute Facebook gustuko gazteek? Oso erraz; bertan beren gurasoak daudelako. Gazteek lagunekin partekatu nahi dute beren mundua, ez helduekin. Beraz, Facebookekoa bazara, jakin helduen mundura igaro zarela!