Facebook alboratzeko bost aukera

Facebook alboratzeko bost aukera Zure informazioarekin negozioa egiten dutenez nazkatuta? Badaude pribatutasuna babesten duten sare sozialak! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/facebook-alboratzeko-bost-alternatiba/@@download/image/facebook-espionaje--644x362.jpg
2018/01/24
Zure informazioarekin negozioa egiten dutenez nazkatuta? Badaude pribatutasuna babesten duten sare sozialak!
Facebook alboratzeko bost aukera

Txikiagoak dira, ez dute filmik egin haien istorioan oinarrituta eta ez dira urrezkoak egingo zure datuekin. Hemen dituzu Facebook behingoz abandonatzera eramango zaituzten bost ordezko:

 

Mastodon: Sare honetako erabiltzaileek kontrolatu dezakete zeinek ikusten dituzten beren postak, argazkiak eta bideoak; ordena kronologikoa mantentzen du, eta ez ditu iragarkiak nahasten. Gainera, spoilerren alerta bat dauka. Mastodon kode irekiko sare soziala da, eta deszentralizatuta dago.

 

Scuttlebutt: Sare honen abantaila onena? Offline funtzionatzen duela! Scuttlebutt taberna baten antzekoa da; wifi bitartez konektatu zaitezke une batean, eta inguruan daudenekin hitz egin; ondoren, deskonektatu eta zure arrastoa desagertzen da, erregistrorik egiteko beharrik gabe.

 

Ricochet: Sare hau ez da fidatzen, ezta zure amaz ere, eta zure sekretuak gordeko ditu. Erabat pribatuak eta enkriptatuak diren mezuz komunikatu nahi baduzu, hau da zure sarea. Ez du metadaturik pilatzen, eta beraz, hacker onenek ere ez dute jakingo nor zaren ezta zeinekin ari zaren hizketan.

 

Agorakit: Foro baten antza dauka honek. Ordainduz gero, talde ireki edo itxiak egiteko aukera eskaintzen du, eta Facebooken antzera, publikatutakoa ikusteko aukera duzu; hori bai, hemen ez du algoritmo batek erabakitzen zer ikusi behar duzun, dena dago argitara.

 

Signal: Edward Snowdenen app gogokoena da hau! Testuak, irudiak, audioak, bideoak eta enkriptatutako dokumentuak partekatzeko aukera eskainiko dizu, doan eta erabateko sekretupean.

 

Eta pribatutasun "extra" baterako...

 

  • DuckDuckGo. Googleren aurkari txikia da. Ez du zutaz ezer jakin nahi, eta ez zaitu iragarkiekin gogaituko. 2008an jaio zen, eta dagoeneko 16.000 milioi bilaketa pilatu ditu.
  • IndieWeb. Web korporatiboetatik ihes egiteko aukera eskaintzen du; bertan publikatzen duzun guztia zurea izango da betirako, eta ez ditu edukiak monitorizatzen.