Fable II (XBOX, 360)

Fable II (XBOX, 360) https://www.gaztezulo.eus/albisteak/fable-ii-xbox-360/@@download/image/91p14fable.jpg
2008/12/04
kritika
Testua: Sergio Peña
91.zenbakia
Fable II (XBOX, 360)
Albion izeneko fantasia munduan galtzeko gonbitea egin digu Peter Molyneux-ek, Fable II-ren sortzaileak. Jokoak aukera eskaintzen digu nolako bizimodua nahi dugun erabakitzeko: txintxoak edo gaiztoak izan gaitezke, heroi, maltzur, guraso, hiltzaile… Rol eta simulagailu generoak batzen dituen joko honek segituan liluratuko zaitu bere diseinua eta musikari esker. Baliabide ugari ditu elkar-eragiteko, eta horri esker, luzaroan gozatzeko aukera izango duzu.