Nakor Markez: “Orgia batean parte hartzea da nire fantasiarik zoroena”

Nakor Markez: “Orgia batean parte hartzea da nire fantasiarik zoroena” Patagoniako paraje latz eta izoztuak zein telebistako platoak konkistatu ditu Nakor Markez kirolari zarauztarrak. EITBk emititzen duen ‘Conquis’eko garaile, ‘Gu Ta Gutarrak’ saioan ikusi dugu lehiakide zein kuxkuxero paperetan; baina nola konkistatu ote dute Nakor? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/f/@@download/image/SEXUMATON_NAKOR_2_diapo.jpg
2017/01/22
elkarrizketa
Patagoniako paraje latz eta izoztuak zein telebistako platoak konkistatu ditu Nakor Markez kirolari zarauztarrak. EITBk emititzen duen ‘Conquis’eko garaile, ‘Gu Ta Gutarrak’ saioan ikusi dugu lehiakide zein kuxkuxero paperetan; baina nola konkistatu ote dute Nakor?
Nakor Markez: “Orgia batean parte hartzea da nire fantasiarik zoroena”

Joango al zinateke zita batera itsu-itsuan?

Bai, ez litzateke lehenengo aldia izango.

Zure ustez, zer da zita batean inoiz esan behar ez dena?

“Maite zaitut”.

Zein da ligatzeko erabili duzun trikimailurik onena?


Lotsagabea izatea! Oso lotsagabea izan naiz beti.

‘Conquis’en bikote asko atera dira; muturreko egoerek ligatzen laguntzen al dute?

Badirudi baietz, jendeak dakizkienak baino kasu gehiago baitaude...

Patagoniako zein parajetara eramango zenuke zure bikotekidea?

Txintxo portatzen denean, Perito Morenora, gaizki portatzen denean berriz, kanpamentu pobrera!

‘Conquis’en frogarik gogorrena ondarretan sartu zintuztenekoa izan zela adierazi izan duzu; norbaitengatik errepitatuko al zenuke?

Bai noski, familia edo lagunengatik, zalantzarik gabe.

Zer da beldurgarriagoa, intsektuak bizirik jatea ala kalabazak jasotzea?


Kalabazak jasotzea. Oroitzapen txarrak denbora gehiago irauten du. Intsektuak jatea, momentuko nazka besterik ez da.

‘Gu Ta Gutarrak’en kuxkuxero eta lehiakide izan zara: noizbait egin al zitzaizun ‘Conquis’a baino gogorragoa?

Gogorragoa ez, baina erronkaren bat egin izan dut, izotz balde batean sartzea bainujantzian, esaterako.

Telebistak laguntzen al du ligatzen? Edo alderantziz?

Jende gehiago hurbiltzen zaizu, baina ligatzen trebea ez bazara, alferrik.

Distantziako harremanik izango zenuke?

Ez, hiru hilabetez probatu nuen, ni Australian eta bera Zarautzen... oso gogorra izan zen.

Zein da zure fantasiarik zoroena?

Orgia batean parte hartzea.

Larrutan egin duzun lekurik gogokoena?

Surf taula baten gainean.

Zein da inoiz egin dizuten proposamenik zoroena?

Bi neskek batera nirekin oheratu nahi izan zuten…

Eta baiezkoa eman al zenuen?


Bai! [Barreak] Baina bukaera ez dut kontatuko...

Sexuan izan duzun esperientziarik gozagarriena?

Jende gehiagoren aurrean ezkutuan edo disimulatzen jardutea.

Bereziki gomendatuko zenukeen sexu jarreraren bat?

Hirugarren pertsona bat gonbidatzea.