Eztitxu Vivanco, igerilaria: "Behar den bakarra gogoa da"

Hamabost urterekin Beijingo Paraolinpiar Jokoetara joan zen, eta lau urte geroago Londresekoen atarian dago. Arrangoitzeko gazteak musika atsegin du, baina igeri egitea du maite. Zortzi urte zituela belaunetik behera ebaki zioten eskuin hanka eritasun baten ondorioz; orduan egin zuen salto igerilekura, eta klorotan bustita jarraitzen du geroztik. Noiz arte? Plazer duen arte.
Arrangoitzekoa zara, baina Bordelen ikasi duzu azken urteetan iaz Baxoa pasa zenuen arte.
Uztaritzen eta Kanbon ikasi nuen lehenengo, euskaraz eta frantsesez, eta azken urteetan Bordelen izan naiz, maila batetik aurrera entrenatzeko aukera gehiago nuelako bertan. Hastapenean gogorra egin zitzaidan, baina bertako entrenamenduei esker hainbat txapelketetan parte hartu ahal izan dut; beraz, orain biziki kontent naiz hara joan izanagatik.
Aurten Baionan zabiltza.
Bai, Merkataritza ikasten dut unibertsitatean, baina ez dut maite eta aldatu egingo dut.
Eta nola moldatzen zara entrenatzeko?
Igerileku berri bat ireki dute bertan, eta egunero entrenatzen ahal naiz. Egia da aurten, Olinpiar Jokoetarako prestaketak direla-eta, eskoletara guttiago joan naizela; eta ez nuelako sobera maite! barrez. Baina beti saiatu naiz biak uztartzen, eta hala segituko dut.
Gogorra izango da batzuetan.
Bai, baina badakit ez naizela igeriketatik biziko luzez, beraz ikasketak behar ditut. Astean hemezortzi orduz entrenatzen dut Aviron Bayonnai taldean, eta biziki gustura nago bertan. Hamar lagun inguru gaude, eta primeran moldatzen gara.
Londreseko Paraolinpiar Jokoetara joateko ez zaizu gutxi falta!
Ez. Martxoan txapelketak izan nituen eta Frantziako Igeriketa Selekzioko denborak pasa nituen; ehun metro bizkarrezko kategorian parte hartzen dut nik, eta minutu bat, hamasei segundo eta hamasei ehuneneko denbora egin nuen. Ekainean beste lehiaketa bat dugu, eta uztailean jakingo dugu hartu gaituzten ala ez.
Baina han izango zara, neska!
Barrez. Hala espero dut, baina ikusi beharko da. Abuztua eta iraila bitartean izango dira, eta, joatekotan, astebete lehenago abiatuko gara haruntz.
Ba al duzu gustuko kirolaririk, hara joandakoan ikusi nahiko zenukeenik?
Igerilari asko ezagutzen ditut, baina nik nire kabuz aritu nahi dut. Ez dut beste inorengan pentsatzen, nire helburuak lortu nahi ditudalako, niretzako bizipen bat izango baita. Orain lau urte Beijingen izan nintzen, eta aitortu beharra dut hastapenean beldur nintzela. Ez nuen deus ezagutzen! Baina bertan izateko aukera izan nuen, eta esperientzia bikaina izan nuen. Aurten espero dut berriz biziko dudala, amets bat bezalakoa izan baitzen.
Ez naiz harritzen! Eta oraingo honetan zer espero duzu? Zein emaitzarekin geratuko zinateke gustura?
Final batean sartzea espero dut, eta hortik aurrera, ikusiko dugu Izan ere, Paraolinpiar Jokoetan edozer gerta daiteke.
Dominarik?
Zaila izanen da, baina hara noa igeri egiteko eta ikusteko zer egiten ahal dudan!
Amaieratik hasi gara baina goazen hasierara. Noiz sentitu zenuen ura zela zure habitata?
Beti ikastolarekin joaten ginen igeri egitera, eta jada kirol honetan ongi sentitzen nintzen. Ttikitan biziki kirolaria nintzen: egiten nuen dantza, pilota, eta denetarik. Jakin nuen gero Angelun beste neska bat elbarritua zela eta txapelketak egiten zituela, eta beraz proposatu zidaten berarekin egitea bizpahiru txapelketa. Geroz eta azkarragoa nintzenez eta kirola maite nuenez, erabaki nuen besteak utzi eta igeriketan jarraitzea.

Beraz, eritasunaren ostean hasi zinen kontua serio hartzen.
Bai, igeriketan beti elbarritua izan naiz. Frantziako Txapelketan selekzioko begiraleak etorri ziren ni ikustera hamabi urte nituenean, eta hamalau urterekin bidali ninduten Bordelera selekzioarekin entrenatzera. Geroztik urtero izan naiz haiekin.
Bizkarrez egiten duzu igeri, baina beste diziplinaren batean aritua al zara?
Laurehun metro krol estiloan. Baina distantzia berak ez direnez, bietan bat hautatu behar izan nuen.
Igeri egiteko ez duzu belaunetik beherako ordezko hankarik erabiltzeko, ezta?
Ez, arauak ez du baimentzen.
Beraz, uretan denak berdinak zarete, baldintza berdinetan egiten duzue igeri
Halaxe da; pentsa, nik elbarriak ez direnekin entrenatzen dut, eta ez dago alderik. Behar dena gogoa da; ez bada gogorik entrenatzeko, ez dugu deus eginen. Txapelketan, dena den, elbarritasunaren araberako sailkapena egiten da. Hamalau sail banatzen dira, eta medikuek erabakitzen dute zein multzotan kokatuak garen.
Zuek ere bainujantzi bereziak erabiltzen dituzue.
Horiek bagenituen, baina orain debekatu egin dituzte; neopreno moduko hori ez dago baimendurik. Belaunetik gainera gorputz osoa hartzen duten bainujantziak erabiltzen ditugu horren ordez, material berezi batez eginak.
Arestian aipatu didazu ikasten jarraituko duzula, igeriketa ez baituzu sekula lanbide izango. Inguruan ba al duzu kirol honetatik bizi denik?
Ez, nire ezagunik ez. Igerilari olinpiko gutti batzuk badira, baina besteok ezin dugu. Esaterako, lagun bat badut elbarritua ez dena eta ni baino diru gehiago lortzen duena honetatik, badituelako babesleak. Guretzat zailagoa da. Aurten lortu ditut bizpahiru laguntzatxo, eta horiekin hobe. Dena den, diru sobera sartuko balitz ez dakit zer pasako litzatekeen, nik maite dudalako egiten baitut igeri, eta gehiago irabaziko banu ez dakit berdin ikusiko ote nukeen. Dena den, igeriketa ez da kirol biziki garestia.
Frantziako selekzioarekin zabiltza. Noizko euskal selekzioarekin?
Ez dakit. Iparraldeko igerilari bakarra naiz, baina mintzatu naiz euskal selekziokoak liratekeen horiekin, eta posible bada segidan joanen naiz haiekin. Ana Rubio irundarra eta Richard Oribe donostiarra, esaterako, Espainiako selekzioarekin dabiltza orain, baina haiek ere nirekin egongo lirateke.
Taldekide beharren, lehiakide dituzu orain ordea!
Taldekide moduan ikusten ditut nik, elbarritasun sailkapenari dagokionez ez baitira nire aurka aritzen. Lagunak dira.
Eta zein egoeratan dago kirol paraolinpikoa Frantzian?
Egia da estatuko txapelketetan asko garela, baina gutxik badugu maila nazioartean aritzeko. Frantziatik kanpo maila ona badugu, hala ere, ez dut pentsatzen Jokoetatik dominarik ekarriko dudanik. Baina ikusiko dut! barre egiten du. Ohartu naiz zahartua banaiz ere oraindik gazte naizela, eta oraindik igeri eginen dut.
Hemeretzi urterekin oso gaztea zara oraindik! Lau urte barru berriro joateko moduan izango zara, adinagatik behintzat
Bai, baina ikusiko dut. Orain igeri egiten segi nahi dut, eta plazera izaten jarraitzen badu, oraindik bost edo sei urtez egingo dut.