Eztena teatro jaialdiak antzezlan egitarau zabala eskainiko du Oreretan

Eztena teatro jaialdiak antzezlan egitarau zabala eskainiko du Oreretan https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/06/03
berria
Eztena teatro jaialdiak antzezlan egitarau zabala eskainiko du Oreretan
Hilaren 23tik 26ra bitartean, inoiz baino eskaintza fresko eta zitrikoagoa prestatu du Mikelazulok Errenterian (Gipuzkoa).

Dagoeneko prest dago Eztena Teatro jaialdiaren egitaraua. Fresko eta zitrikoa izango da aurtengo antzezlan eskaintza Oreretan; aulkitik mugitzeko moduko hotzikararak sortzeko prest datoz, lan bitaminiko eta orginalak bilduta.

Hilaren 23tik 26ra bitartean, Mikelazuloko lantaldeak Oreretako hainbat guneetan eskainiko ditu antzezlanak, eta horietako asko doan izango dira.

EGITARAUA:

-Ekainak 23:
    - OZEANOAREN KONKISTA. Zaldain elkartea. DOAN.
    - PIEZAK: sormen prozesuan dauden piezen erakustaldia eta poteoa. DOAN.
        (Zanzara, Ttak teatroa, Cie Des vents et marées, Abarka, J. B. Pedradas)

- Ekainak 24:
    - AITAREN LARRUA. Tripak Kolektiboa.
    - BIHOTZ SALATARIA. Atx teatroa. DOAN.

- Ekainak 25:
    - LAS POLIS. Las polis clown. DOAN.
    - LABEA: MOSTRAK. Atzerki Labea, urte amaierako mostra. DOAN.
    - CUARTO DE HORA DE CULTURA METAFÍSICA. Cie L'Alakran. DOAN.
    - EL ENTRETENIMIENTO. Sleepwalk Colletive. DOAN.

- Ekainak 26:
    - ZAPOI. Karrika antzerkia taldea.