Eztena, arte eszenikoen jaialdia, Errenterian ekainean

Hiru egunetan zehar Eztena jaialdiaren edizio berria ospatuko da Errenterian. Berritasunekin dator aurtengoan, izan ere, jaialdia duela 14 urte sortu zuten edukietan, formetan zein antolakuntza moduetan arriskuak hartzen zituztenei plaza bat eskaintzeko asmoz.
Horregatik, aurten, urte hauetan guztietan zuzendaritza eraman duen taldeak esperimentu berri bat egitea deliberatu du, arrisku berri bat hartuz: orain arte Eztena jaialdiko antolakuntzan aritu diren eskarmentudunek, arte-eszenikoen munduan dabiltzan hainbat gazteri utzi diete aurtengo edizioa martxan jartzeko ardura. Beraz, Eztenako lantalde gazteak eta beteranoak, Zizt! Kultur elkarteak eta Errenteriako Udalak antolatuta, eztenakide guztien laguntzarekin osatu da aurtengo edizioa.
Aurten eguneroko kaleko hartu emanei eta arteak kalean duen presentzia beharrari ere keinu egin izan nahi diete. Hala, hiru egunetan zehar hainbat ekitaldi antolatu dira.
Informazio gehiago eskuratzeko eta egitaraua bere osotasunean kontsultatzeko jo webgunera.