EZTENA 2019: IZURRITE POETIKOA

EZTENA 2019: IZURRITE POETIKOA Orereta aurten ere antzerkiz beteko da Eztena jaialdiarekin. Erabat indarberriturik dator. Sormen laborategiak sortu dituzte eta jaialdian prozesu horien emaitzak ikusi ahal izango dira. Izena emateko epea zabalik da apirilaren 30ra arte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eztena-2019-izurrite-poetikoa/@@download/image/101adfcf-ec90-4446-a8a9-9c3d9c26e8f2.jpg
2019/04/15
Orereta aurten ere antzerkiz beteko da Eztena jaialdiarekin. Erabat indarberriturik dator. Sormen laborategiak sortu dituzte eta jaialdian prozesu horien emaitzak ikusi ahal izango dira. Izena emateko epea zabalik da apirilaren 30ra arte.
EZTENA 2019: IZURRITE POETIKOA

Hilabete batez Eztena jaialdiak antzerkia zabalduko du Oreretako kaleetan zehar. Hiru sormen laborategiren prozesuekin eta emaitzekin osatuko dute aurten Eztena arte eszenikoen festibala. Sortzaile gonbidatuek euren lengoaiak eta poetikak partekatuko dituzte laborategietako parte-hartzaileekin. Horrela, hiru lan eszeniko sortuko dira, ondoren jaialdiak erakutsiko direnak.

Parte hartu nahi duen ororentzat sormen laborategietan izen ematea zabalik da apirilaren 30a arte hemen

SORMEN LABORATEGIEN EGUTEGIA

Laborategietan parte-hartzeko asmotan bazabiltza jakin ikastaroa hasi aurretik eta laborategiko egunen artean ariketak eta etxeko lanak egin beharko direla eta beraz, denbora bat eskaini beharko zaiola laborategietatik at ere. Baldintza hori bete dezakezula uste baduzu Espe López aktoreak sortutako “La mirada” laborategiko klaseak maiatzaren 17, 18 eta 19an eta ekainaren 14tik 20ra izango dira. Horien emaitza ikusteko aukerak berriz, ekainak 21, 22 eta 23 egunetan izango dira.
Metrokuadroka Somen kolektiboak “Aldarri” deitutako laborategia sortu du “aldarri txiki oro ekintza ozen bat” ideiatik abiatuta. Parte hartzaileen profilari dagokionez arte eszenikoen edozein arlotan sakondu nahi duten sortzaileak bilatzen dira, nahiz eta aktoreak lehenetsiko diren. Haatik, zabalik egongo da beste edozein diziplinetan daudenentzat ere: musikariak, idazleak, artista plastikoak... Laborategiak ekainaren 7an hasiko dira eta ekainaren 20an amaitu. Emaitza berriz, ekainak 21, 22 edo 23 egunetan ikusi ahal izango da.
Horman Poster antzerki kolektiboak “Eraikitzen gaituzten hitzak” laborategia diseinatu dute. Familia esparruan identitate indibiduala eta kolektiboa uztartzen dituen esperientzia ludiko bat izatea du helburu jolas teatralaren bidez. Parte hartzaileak familia bateko edozein kide izan daitezke, horixe baita baldintza bakarra. Laborategia ekainaren 10etik 20ra luzatuko dira eta emanaldiak berriz ekainaren 21ean, 22an eta 23an izango dira.

PARTE-HARTZEAREN BALDINTZAK
Eztenak parte-hartzaile guztientzat ostatua, gosaria eta bazkaria eskaintzen ditu eta 150 euroko katxeta jaialdiko egun bakoitzeko (guztira 450€). Aldiz, horren truke parte-hartzaileen konpromisoa eskatzen du laborategia osorik jarraitzeko eta jaialdi egunetan emanaldiak egiteko.

Baldintza hauetako baten bat betetzen duzula uste duzu eta aspalditik izan duzu oholtza batera igotzeko irrika? Aprobetxatu aukera eder hau! Alta, antzerkiaz oholtza azpitik gozatzen duzunetako bazara ez itzazu galdu emanaldiak; bizitzan egia ezkutatzeko antzezten gabiltzan aktoreak baikara eta antzerkiak maskara horietatik, momentu batez bada ere, askatzeko aukera ematen baitugu egia azalaraziz gezur batetik abiatuta.