Ezpalak taldeak 'Lalalalala' hurrengo diskoko bigarren singlea eta bideoklipa kaleratu du

Ezpalak taldeak 'Lalalalala' hurrengo diskoko bigarren singlea eta bideoklipa kaleratu du Jai-giroko alaitasun ironiko ukitua du kantuak. Azaroan argitaratuko dute 'Gatza' izeneko laugarren diskoa. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ezpalak-taldeak-lalalalala-hurrengo-diskoko-bigarren-singlea-eta-bideoklipa-kaleratu-du/@@download/image/lalala.jpg
2024/10/23
Jai-giroko alaitasun ironiko ukitua du kantuak. Azaroan argitaratuko dute 'Gatza' izeneko laugarren diskoa.
Ezpalak taldeak 'Lalalalala' hurrengo  diskoko bigarren singlea eta bideoklipa kaleratu du

Ezpalak talde zestoarrak disko berriko bigarren singlea, Lalalalala izenekoa, aurkeztu du, Nola ahaztu abestiaren ondoren. Taldeak azaldu duenez, abesti hau disko berriko azkenetakoa izan zen sortzen: "Eñautek gitarra-riff batean eta Moog estiloko sintetizadore batzuetan oinarritutako zati instrumentala zuen, bere estudioan maketatua, baina ez zuen ahots-melodia egokirik aurkitzen. Juanjok melodiaren ideia izan zuen autoz maketak grabatzera estudiora egindako  Donosti-Zestoa bidaietako batean. Ahots-melodiak, beti bezala, "agüachugüeri" asmatutako ingeles horretan egiten ditugu. Beraz, bagenuela ikusi genuenean, Eñautek letra batez errematatu zuen gaia, eta alaitasun ironiko eta festazko ukitu bat eman genion abestiari. Janar eta Unaiekin behin betiko bertsioa grabatzean, batera doazen bi bateria ezberdin grabatzea erabaki genuen, 808 erritmo-kaxa batekin batera jolasten dutenak. Oinarri sendo bat uzteko, fuzzdun baxu bat sartu genuen blokean, Moogaren ondoan".

Kantu hau azaroan argitaratuko den Gatza disko berriko aurrerapena da. Taldearen laugarren diskoa izango da, Patana Records zigiluarekin editutako lehena.

Ezpalak taldeko kide den Eñaut Gaztañagak ekoiztu, nahastu eta masterizatu du abestia, Zestoako Gaztain estudioetan. Bideoklipa, berriz, Errok eta Iyan Altubek egin dute.