Ezohiko erregea

2011eko Oscar sarietan irabazle nagusia The King's Speech izan da. Urteko filmik onena izateaz gain, gidoi original onenaren, zuzendaririk onenaren eta aktorerik onenaren sariak ere irabazi baititu. Esango nuke, merezimenduz. Bi arrazoi nagusi aipatuko nituzke. Alde batetik, hirukote protagonistaren lan bikaina, eta bestetik, arazo pertsonaletik arazo-nazionalera filmak egiten duen trantsizio pausatua.
Aktore onenaren Oscar saria irabazteko ia baldintza bihurtzen ari da benetako pertsonetan oinarritutako paperak egitea. Azken urteetan, badira hainbat adibide. Iaz Jeff Bridges (Crazy Heart), aurreko urtean Sean Penn (Milk), 2006an Forest Whitaker (The Last King of Scotland) edota 2005ean Phillip Seymour Hoffman (Capote). Emakumezkoetan ere, badira kasuak, Helen Mirren (The Queen, 2006) adibidez.
Hain zuzen ere, Colin Firthek Isabel II.aren aita, Jorge VI. gorpuzteagatik jaso du saria. Bada aurrekoekin alderatuta ezberdintasun bat, ordea: normalean ikusleak ezagutu egiten du pertsona, eta aktorearen lana honek originalarekiko nolako kopia egiten duenaren arabera baloratzen da. Jorge VI.aren kasuan, baina, egungo memoria kolektiboan ez dago monarkaren erreferentziarik, eta beraz, Firthek goitik behera jantzi behar du pertsonaia. Eta lan horretan bikain dago, gogor baina sentibera, irmo baina beldurti. Eta noski, hitz-moteltasuna fideltasunez transmitituz (prestaketa lan izugarria nabaria da), baina batez ere arazoak pertsonarengan sortzen dituen hamaika sentimenduak gardentasun osoz kanporatuz. Ezin aiaptu gabe utzi, Helena Bonham-Carterrek emaztearen paperean egindako kontrapisu lana, erregearen seriotasuna umorez zipriztinduz, eta Geoffrey Rush maisuak logopeda ezin bereziagoari emandako ukitu pertsonala, komikotasuna neurrian mantenduz.
Bestalde, Tom Hooper zuzendariaren lana ere goraipatzekoa da. Batez ere, filmean egindako dosifikazio lanak oso fruitu onak ematen dituelako. Aita errege duen baina xumea den dukea ezagutzera emango digu lehenik, hitz-moteltasun arazo bat dela medio, konponbide bila logopeda berezi batengana joko duena. Arazo pertsonala erakusten digu zuzendariak, indibiduoarena, Bertierena, alegia. Lokalizazioek ere horretan laguntzen dute hasieran. Baina metrajeak aurrera egin ahala, aita-erregea hil, anaiak karguari uko egin eta Bertie Jorge VI.a bihurtzen doan hienean, Hooperrek sotiltasunez pizten du ikuslearengan hitz-moteltasun hori arazo pertsonala izatetik nazio-arazo izatera igarotzen delako sentsazioa. Herriko kaleetatik palazioetara doa filma, pixkanaka. Alemaniari gerra irrati bidez deklaratzeko momentuaren aurreko minutuetan jotzen du filmak goia, klimaxerako bidea klimaxa bera bezain intentso bihurtuz.