Lagundu musika sektoreari #EzNireCrewaGabe ekimenaren bitartez!

Elkartasuna musika munduan tresna bezala erabiltzeko deia luzatu du eta #EzNireCrewaGabe edo #NoSinMiCrew traolak erabiliz eta manifestu bat ere zabaldu du:
30.000 kontzertu bertan behera, martxoa eta maiatza bitartean bakarrik. Teloiak jaitsita, kontzertu-aretoak epe mugagabean itxita, eszenatokirik gabeko artistak eta egutegi zuri bat, imajinatzea besterik beldurra ematen duena.
Historiako krisi guztietan, musika batasun eta itxaropen bitarteko ukaezina izan da. Une honetan, larri zaurituta dago, eta hortik ateratzeko tresna bakarra guztion arteko elkartasuna da. Sektore horrek zerbait frogatu badu, garai zailetan duen erresilientzia da.
Musikariek ezingo lukete beren magia eskaini jende guzti hau eszenatokian egonen ez balitz; soinu eta argiztapeneko teknikariak, backlinerrak, gidariak, merch saltzaileak, tour manager-ak eta beste hainbat pertsona, bokaziozko lan bat aukeratu duten profesional independenteak, gutxi baloratzen dena eta sarritan prekarioa, artista bakoitzaren engranajearen funtsezko osagaia dena.
Crew-rik gabe ez dago soinurik, crew-ik gabe ez dago argirik, crew-ik gabe ez dago eszenatokirik, ez kamisetarik, ez antolakuntzarik, ez ordutegirik… Crew-rik gabe, ez dago kontzerturik. Horregatik sortu da ekimen solidario hau, kulturaren balioa sustatzen duena, sarreren prezioan deskontuak eskaintzen dituena, sarrerak erosteko lehentasuna ematen duena eta talde bakoitzaren alde “ikusezinari” zuzenean eragiten diona.
Zuzeneko kultura eta ikuskizunak izango dira jarduera berreskuratuko duten azkenak. Horregatik, #EzNireCrewaGabe bonoek aldez aurreko sarrera bat prezio murriztuan eskuratzeko aukera ematen dute, Panda Artist-ek eta bere artistek zuzeneko musikaren debekua amaitu ondoren antolatuko duten kontzertu-zirkuiturako.
Erabil dezagun gaur elkartasuna musikak berriro bilduko gaituen biharko egunerako tresna gisa.
Bonoak musika sektoreari laguntzeko
Beraz, Panda Artist-en barruan dauden artisten etorkizuneko ikuskizunak erosteko bonoak eskuratu daitezke ekimen honen bitartez.
Horrela, crew-ei laguntza ekonomikoa eskaini ahal izango zaie. Hala ere, musikazaleentzat sarrerak ohikoak baino ekonomikoagoak izango dira eta ez dute kudeaketa gasturik izango.
Ekimen honetara batu dira Erabatera, Gatibu, Juantxo Skalari & La Rue Band, Kop, Lehendakaris Muertos, Strombers, The Guilty Brigade, Zetak eta oraindik iragartzear dauden talde gehiago.
Zer da sarrera bonoa?
Sarrera bonoa erosiz 8 euroren truke, aipatutako artisten etorkizuneko kontzertu baten zati bat edo sarrera osoa ordaindu dezakezu aurretik. Aipatu kopuru horren %10a crew-ei laguntza ekonomikoa emateko bideratuko dela.
Zer da bono solidarioa?
Bono solidarioarekin zuzenean laguntzen duzu crew-a eta emandako diruaren %100 beraiei laguntzera bideratuko da. Musika sektoreari zuzenean laguntzeko dirua litzateke. Bono honek, aipatutako sarrera bonoak ez bezala, ez du etorkizuneko kontzertuen erosketekin loturarik.
Nola funtzionatzen dute #EzNireCrewaGabe bonoek?
- Kontzertu berri bat #EzNireCrewaGabe kanpainara gehitzen denean email bat iritsiko zaio lagundu duenari ekitaldi honen inguruko informazioa emanez, beste inork baino lehen erosi dezan sarrera nahiko balu.
- Gehienez 6 bono erosi daitezke, baina ondoren bono bakarra erabili daiteke erosketa bakoitzean.
- Sarrera bonoari dagokion prozedura oso erraza da, QR kodea gehituko zaio erosketa prozesuari eta horrela automatikoki deskontatuko dira 8 euroak.
- Sarrera bonoaren kasuan, etorkizunean erosi nahi den kontzertuaren sarrera 8 euro baino gehiagokoa bada, geratzen den beste zatia ordaintzea nahikoa izango litzateke eta kudeaketa gasturik gabe gainera!
- Bono solidarioaren kasuan ere, lehentasuna izango du hau erosi duenak kontzertuak iragatzean; eta sarreren bat erosi nahiko balu QR kodigoa sartzea nahikoa litzateke, horrela sarrerak erostean kudeaketa gastuak deskontatuko litzaizkioke automatikoki.
- Eskaintza honek maiatzaren 5etik abenduaren 31ra arte irango du.
- Bonoek urtebeteko baliotasuna izango dute eskuratzen den egunetik hasita kontatzen.
Informazio gehiago: https://nosinmicrew.pandaartistmanagement.net