Ezkutuko mundu hori

Benetan existitzen al dira mamuak? Plano paraleloak, bidaia astralak, poltergeist gertakariak
egiazkoak dira? Batzuek itsu-itsu sinesten dute horietan; besteentzat, berriz, batzuren diru gosea eta askoren ezjakintasuna elkartzearen ondorioz sortutako ergelkeriak baino ez dira. Sar gaitezen ezkutuko mundu horretara.
Ezin uka parapsikologiak irudimen kolektiboan indar handia daukala; horren lekuko, gaiaz egin den film eta liburu mordoa. Baina, zer dago benetan?
Parapsikologia, gertakari paranormalak... izen adina adierazpide dauzka, eta funtsa bakarra: gure adimenak ikusi eta ulertu ezin ditzakeen 'gauzak' badirela erakustea. Gaiari buruzko tratatu bat hemen egitea ezinezkoa litzatekeenez gogorik ere ez daukagu gainera, hautua egin behar izan dugu eta ezkutukoaren unibertso zabalaren alderdi biri emango diegu arreta: ouija eta tarota.
Ouija berba bitxia da oso. Bai-bai modura itzul daiteke, frantsesezko "oui" bai eta alemanierazko "ja" bai elkartuz sortua baita. Adituen hitzetan, ez gara ouija egiten hasi behar baldintza jakin batzuk bete ezean. Hortaz, ez da gomendagarria umeentzat, ez eta, oro har, psikologikoki ondo prestatuta ez daudenentzat. Amaia Moral parapsikologia zalea da, arlo horretako profesionala ez den arren, eta hainbat azalpen eman dizkigu. "Ouija kaltegarria izan daiteke, eta paranoia eta obsesioa sor ditzake. Nik uste dut badaudela gugandik kanpo dabiltzan izate batzuk, baina dauden lekuan oso ondo daudela deritzot; zertarako deitu?".
Ouija: espirituekin harremanetan
Ouijaren inguruan kondaira beltza dagoen arren, eta beldurra eragiten duen arren, ouija da espirituekin harremanean jartzen ahalegintzeko munduan gehien erabiltzen den bitartekoa. Paradoxa horren zergatia ulerterraza da: nahiko erraz egin dezakegu, teorian. Ez dugu gauza askorik behar ouijan jarduteko: egiteko prest dagoen lagunen bat, letra eta zenbakidun taulatxo bat erositakoa ala eskuz eginikoa eta mugi daitekeen zer edo zer edalontzi bat, askotan. Azken boladan ohiko edalontziaren ordez, metakrilato zati bat erabili ohi da: "Antza denez, errazago mugitzen da. Akaso, egun, buru-botere gehiago behar da edalontzia mugitzeko", esan digu barrez Txema Conde Donostiako Preste Juan denda exoterikoko jabeak. Eta egia esan, nor ez da inoiz ahalegindu, oso serio ez bada ere, halako saio bat egiten? "Nik egin izan dut, lagunekin, gurasoak etxean ez zeudela. Eta ezer gertatu ez bazen ere, zerbait arraroa nabari zitekeen giroan.
Ez dakit gutako norbaitek mugitu zuen edalontzia, baina edalontzia mugitu egin zen. Beldurra sentitu nuen, eta orduz geroztik errespetu handia ematen didate horrelako kontuek. Ez dakit benetan buruaren kontua den ala espiritu baten batek egiten duen", esan digu Donostiako Zurriola ikastolako ikasle batek. Bada, hala ere, mundu horrekiko sinesmen handiagoa duen gazterik: "Behin egin genuen, erdi brometan lagunen artean. Argizari batzuk jarri genituen. Ez zen edalontzia mugitu, agian txantxetan ari ginelako. Hala ere, nik sinesten dut espirituen munduan. Batzuetan etxean nagoela norbait dagoela iruditu zait. Ametsetan ere espirituekin harremanetan jar gaitezkela uste dut. Nolanahi ere, beldurra ematen didate gauza horiek", esan digu Iraide Goitia 15 urteko basauriarrak.
Eskarmentudun norbaitekin
Esan bezala, edonorren eskura dago ouijan aritzea. Ganoraz egitea beste kontu bat da, ordea. Ouija benetan espiritu edo bestelako izateekin harremanetan jartzeko baliagarria dela onartuz gero azken urteotan oso ohikoa omen da estralurtarrekin 'hitz egiteko' erabiltzea, argi dago ezin daitekeela edozelan egin.
Ouija gai seriotzat hartzen dutenek, aholku batzuk eman ohi dituzte: ez diezagula obsesiorik eragin badira 'ouija menpekotasuna' dei dezakegun zerbait jasaten dutenak, gertakariaren aurrean ikuspegi kritikoa eta analitikoa izan dezagula, haren bitartez esaten zaigun guztia itsu-itsuan ez sinestea, eskarmentudun norbaitekin egitea beti
Munduan egunero behin eta berriz errepikatzen den jarduna izanik, ouijaren inguruko mitologia zabala da. Itxuraz, ez dago ouijaren bitartez mundu honekin hitz egin ez duen hildako edo estralurtarrik. Egia ala gezurra? Auskalo. Ouijaren balioa aldarrikatzen duten askok onartzen dute azalpena gure barruan egon litekeela: barruan dugun energiaren batek mugiarazten dituela gauzak, edo agian ouijan parte hartzen dutenen artean sortzen den harremanak gure burmuinean lozorroan dauzkagun botereak askatzen dituela, telepatia barne. Sinetsi ala ez, asko dira ouijarekin harremanen bat izan duten gazteak, jakinminak bultzatuta. Amaia Moralen ustez, "ouija oso erakargarria da gazteentzat, azken batean debeku usaina dariolako, eta badakigu gazteek debekatuta dagoena egiteko joera daukatela". Bestalde, dirudienez, mundu hori beti izan da erakargarriagoa emakumeentzat, hala dio behinik behin Txema Condek: "Emakumeak beti izan du lotura handiagoa Ama lurrarekin, elementuekin, astrologiarekin".
Tarota, mendeetako ohitura
Ouijaz gain, tarotak ere jakinmina pizten du gazteengan. Mende luzez debekatuta egon zen, baina antzinako tarota askatasun osoz egiten da gaur egun. Etorkizunaz galdetzeko joaten da jendea tarot kartak irakurtzen dituztenengana. Batzuk zuzeneko saioak izaten dira eta beste batzuk telefono bidezkoak. Horietako telefono batera deitu dugu geuk ere. Myriam izeneko iragarlearekin aritu gara. Esan digunez, urte luzetako eskarmentua du tarotean, eta hainbat argibide eman dizkigu: "Tarota ezin da erabili, bezero askok gura luketen moduan, erabakiak gure ordez har ditzan. Aztarna batzuk eman diezazkigu, baina hori baino ez. Tarotak ezin du esan zer gertatuko den une jakin batean".
Myriamek dioenez, jende askok jotzen du tarotera gaur egun. Eta askok benetako menpekotasuna daukate gainera, "kontuz ibili behar da, harrapa egin zaitzake-eta". Kontuak kontu, Myriamek, birritan eta modu desberdinetan galdetu diogun arren, ez du gure zalantzarik behinena argitu: nola eduki dezakete kartoi zati hutsak diren kartek gure bizitzaz ezer jakiteko ahalmena? Galderari ederto egin dio iskin gure mintzakideak: subkontziente kolektiboaren, adimen unibertsalaren eta antzekoen aipamenarekin konformatu behar izan dugu.
Hortxe dago ezbaia: badago 'zer edo zer' hor nonbait ezkutatuta, ala gure irudimen eskergari zor dizkiegu espirituak, estralurtarrekin harremanak, energia sekretuak eta enparauak? Zientziak ez die horrelakoei inolako sinesgarritasunik ematen, baina hainbeste dira oraindik zientziak azaldu ezin ditzakeen gauzak! Norberak erabaki beharko du zer sinetsi eta zer ez.

Exoterismoak eta gertakari paranormalen kontu honek aurkako iritzi asko sortzen du. Izan ere, horixe da indarrean dagoen pentsamolde 'ofiziala': Zientziak azaldu ezin dezakeena ez da existitzen.
Nagore Etxebarri psikologo getxotarrak honako iritzia du: "Kontu hauetan badago oso faktore garrantzitsua: sugestioa. Hau da, norberak zeozer gertatzeko daukan gogoa". Hori nahikoa litzateke edalontzitxoa mugiarazteko, hein batean ouijaren defendatzaile askok ere aitortzen duten bezala. Hauen kasuan, baina, sugestioa barik gure adimenaren ezkutuko ahalmenak, normalean lo egoten direnak eta ouijak iratzartzen bide dituenak, izango lirateke edalontzia mugiaraziko luketenak.
Etxebarrik bere iritzia eman digu, halaber, tarot karten bidez igarkizunak egiten dituztenenez, eta oro har igarle guztiez. "Oso psikologo onak izaten dira,eta sarritan gauza izaten dira, eurengana doazenak ondo behatuz, euren pentsamendu eta arazoak zeintzuk diren igartzeko; gorputzaren hizkuntza oso ondo menperatzen dute". Zenbat buru, hainbat aburu.

Ez hain paranormalak