Ezkontzeko hautagai bila

Ezkontzeko hautagai bila https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ezkontzeko-hautagai-bila/@@download/image/94p10txina.jpg
2012/12/13
berria
Wang Guiying anderea Chongqing hirian bizi da, Txinan. 107 urte ditu eta… bikote bila dabil! Andereak adierazi duenez, bizitzako azken uneak norbaitekin eman nahi ditu, eta damu da lehenago ezkondu ez delako. Bere ilobek laguntza osoa eskaini diote: hiriko komunikabideekin harremanetan jarri dira, izebaren asmoen berri eman eta hautagaiak topatu ahal izateko. Garaiz zabiltza eta… animo!